Aplikazio habiaratuak
Hondarribiko klub eta kirol-elkarteen egitura garatzeko ohiko diru-laguntzak
Hondarribiko klub eta kirol-elkarteen egitura garatzeko ohiko diru-laguntzak
Klub eta kirol-elkarteen ohiko jarduerarako diru-laguntzak, kirolaren garapen egokia egin ahal izan dezaten beharrezkoa duten azpiegitura tekniko material eta ekonomiko aproposa duten kluben sarea sortzea bultzatzeko.
Norentzat
Hondarribiko irabazi asmorik gabeko klub eta kirol-elkarteentzat.
Eskaera-epea
20 egun natural, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik hasita.
Izapidearen kostua
Doakoa.
Ebazpenerako gutxi gorabeherako epea
1 hilabete
Eskatzen den dokumentazioa
- Diru-laguntza eskaera normalizatua, eranskinetan datorren A eredua, beteta.
- Nortasuna ziurtatzeko dokumentua (kasuaren arabera NAN, estatutuak, dagokion erregistroan sartutako eratze-eskriturak, dagokion erregistroak luzatutako ziurtagiria...).
- Identifikazio Fiskalerako Kodearen fotokopia.
- Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzaren ordainketetan indarrean den urtean egunean izatearen ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek ez dituzte aurkeztu beharko HIRU MILA EURO baino zenbateko txikiagoa eskatzen dutenek.
- Banku- edo aurrezki-erakunde batek luzatutako dokumentua, indarrean den urtean kontu korrontearen titulartasuna baieztatuz.
- Laguntzeko eskatu den proiektu, programa edo jarduera azaltzen duen txostena.
- Proiektu, programa edo jarduerari dagozkion diru-sarrera eta gastuen aurrekontu xehatua.
Izapideak non egin
|
BAZ Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |