Aplikazio habiaratuak
Hondarribiko borondatezko lankide gazteentzako bekak
Hondarribiko borondatezko lankide gazteentzako bekak
Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloak bekak emango ditu Hondarribiko gazteen sentsibilizaziorako, garapenean laguntzeko ekintzetarako eta herri eta kultura ezberdinen arteko solidaritate-kultura sustatzeko asmoz. Aukeratutako pertsonek garatzen ari diren herrialdeetan lankidetza-ekintzak burutzen parte hartuko dute.
Norentzat
18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat, jatorriz hondarribiarrak edo eskaera egin den egunean gutxienez Hondarribian 5 urtez erroldatutakoak, eta GKE batekin inolako lan-harremanik ez dutenak.
Hautagaiak aukeratzerakoan honakoak izango dira kontuan:
- Kasu bakoitzarekin lotutako titulazio profesional edo akademikoa izatea edo espezialitate horietako ikasketak egiten ari izatea.
- Landuko den plana.
- Garapenerako lankidetzan ezagutza eta esperientzia izatea.
- GKE batean borondatezko lanetan parte hartu izana.
- Gazte-elkarteetan edo gizarte onurako bestelakoetan parte hartu izana.
- Euskararen ezagutza.
- Lehentasuna izango dute aurkeztutako proiekturako aurrez ezein erakunde edo elkarteren bekarik jaso ez duten gazteek.
Zenbatekoa
Bekaren zenbatekoa egindako gastu errealen proportzionala izango da, eta gehienezko zenbatekoa 1.500,00 €-koa izango da.
Epea
2018ko maiatzaren 14era arte.
Diru-laguntzen eskaera eta kontzesiorako prozedura
- Eskaeraren inprimaki ofiziala behar bezala bete eta sinatua.
- NANaren fotokopia.
- Curriculum vitaea:
- Gizarte Segurantzak luzatutako Lan Bizitzaren Agiria.
- Argudiatutako merituak ziurtatzeko dokumentuak.
- GKEak eta Tokiko Erakundeak (joatekoa den herrialdekoak) luzatutako bermea, pertsona horrek GGKE horretarako lankidetzan aritzearekin adostasuna adieraziz, eta burutuko dituen lanen plangintza edo jardueren profila.
- Jarduera aurrera eraman ahal izateko gastuen aurrekontu xehatua:
- Bidaia-gastuak (hegazkina+bisa+tasak).
- Eritasunengatiko eta istripuengatiko poliza kontratatzearen gastuak.
- Osasun-gastuak.
- Egoitza eta mantenu gastuak.
- Sentsibilizazio-jardunaldiaren gastuak (argazkiak).
- Pertsona eskatzailea banku-kontuaren titularra dela ziurtatzen duen dokumentazioa.
Izapideak non egin
BAZ Kale Nagusia 20. Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |
Dokumentuak deskargatu