Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
Sormen beka
Sormen beka
Zabalik “Hondarribia Sormen Hiria” beken eskaera epea
Beken oinarriak joan den martxoaren 4an argitaratu ziren GAOn, eta, honekin batera, bekak eskatzeko epea ireki da. Epea hilabete oso bat iraungo du, 2025eko martxoaren 5etik apirilaren 5era.
Programa herriko artistei zuzendutako 6.000 euroko bi bekek osatzen dute, artistek euren obra artistikoak sortzeko denbora izan ditzaten. Herrian 10 urtez erroldatuak egon diren sortzaileak aurkeztu daitezke
Deialdi honek bere baitan hartzen dituen sormen artistikoaren barnean hurrengo diziplinak jasotzen dira:
- Pintura.
- Eskultura.
- Obra grafikoa.
- Argazkigintza.
- Ikus-entzunezkoak eta zinemagintza.
- Komikigintza.
- Arte eszenikoak.
- Musika.
- Konposizio digitala.
Beka deialdi honetan parte hartu nahi dutenek ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
- Eskakizun agiria behar bezala beterik, Nortasun Agiri Nazionala erantsirik.
- Egiaztagiri akademikoak eta Curriculum Vitae dokumentua.
Bertan agertu baina justifikatuta geratzen ez den esperientzia ez da inolaz ere kontutan hartua izango. - Errolda agiria, gutxienez hamar (10) urtez Hondarribian bizi izan dela egiaztatuko duena.
- Garatu beharreko proiektuari buruzko memoria laburra, aurrekontua eta iraupena bertan sartuz.
- Eskatzaileak burututako obrarik berriena jasotzen duen argazki-dossierra, baldin badu behintzat.
- Aurkeztutako proiektua lehenagotik eginda ez dagoenaren zinpeko aitorpena.
- Eskatzaileak jasotako laguntzen zerrenda eta hauen zenbatekoa.
- Beka eskatzen deneko datan urteko zergak eta Gizarte Segurantzako ordainketak egunean dituztela egiaztatzen dituen agiriak.
- Hirugarrenen fitxa behar bezala beteta, urte horretan kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
Eskaerak BAZaren bidez edo Hondarribiko Udalaren web orriko Sarrera Erregistroan bide elektronikoz aurkeztu beharko dira.
Informazio erlazionatuta