Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Kultura - Kultura

Aplikazio habiaratuak

Santiago eguna

Santiago eguna

Santiago eguna
2024
uzt
25

Uztailaren 25ean Kutxa Jaia ospatzen da Hondarribian: San Pedroko Marinelen Kofradiaren urteroko botere-banaketaren ekitaldia. Baina hori baino askoz gehiago da. Historikoki, ekainaren 29a bezala, egun handietako bat da Hondarribiko arrantzaleen familientzat. San Pedro egunean, hain zuzen ere, Abade Nagusiak Santiago egunean Kutxa eramango duen gaztea aukeratzen du, arrantzale baten alaba.

Santiago eguneko arratsaldeko 6etan eta Okendori doinuarekin, agintariek, Kofradiako Abade Nagusiak, ontzietako patroiek, arraunlariek, Hondarribia Hiria Musika Bandak eta Kutxa eramateaz arduratzen den gazteak (bertan eramaten ditu liburuak urteko kontuekin) Arrantzaleen Ermandadetik ateratzen dira Jasokundeko eta Sagarrondoko Parrokiara joateko. Behin gaztea Elizako sakristiara iritsita, bertan dauden agintarien aurrean azken ekitaldiko arrantza-kanpainaren emaitzak irakurtzen dituzte.

Irakurketa amaituta, Parrokiatik Arrantzaleen Ermandadera bueltatzen dira. Musika Bandak Wagner austriar konpositorearen Bajo la Doble Águila doinua interpretatzen du. Arrantzaleen Ermandadera iristean, Kutxa daraman gaztea bueltak ematen hasten da ahal beste aldiz. Tradizioaren arabera, gazteak zenbat eta buelta gehiago eman, orduan eta emankorragoa izango da arrantza kanpaina.