Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
Julia Lasa • Tailerrak
Maddalen Arte Garaikiderako Gunea
Maddalen Arte Gunea
Maddalen gunea etengabeko sormenaren eta tokiko talentuaren erakusleiho
2025eko martxoan inauguratu zen Maddalen, Hondarribiko arte garaikidearen erreferentziazko gunea. Dinamikoa eta irekia izateko sortua, erakusketak, tailerrak, performanceak eta jarduera ugari hartzen ditu, artisten eta herritarren arteko elkarrizketa sustatuz. Bere filosofiaren ardatza da arte garaikidea herritar guztiengana hurbiltzea eta hiriko nortasun kulturala indartzea.
Maddalen Gunean urtean zehar laupabost erakusketa egiten dira. Honetaz gain, “Hondarribia Sormen Hiria” bekaren bi artista onuradunen bakarkako erakusketak.
2025eko “Hondarribia Sormen Hiria” bekaren irabazleetako bat, Julia Lasa Goikoetxearen "Hutsa – Desierta" esposaketa eta tailerrak
Hutsa – Desierta
Inaugurazioa
Larunbata, urtarrilaren 31 / 11:00 – 13:00
Agurra
Larunbata, otsailaren 28
Ordutegi irekia
- Ostegunak eta ostiralak: 5, 6, 12, 13, 19, 20, 26, 27
- 11:00 - 13:00 / 17:00 - 19:00
Tailerrak
Larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara, adin guztietarako hiru tailer izango dira:
1. Arte abstraktua Julia Lasarekin
Otsailaren 7a, larunbata (4–12 urte, 12 lagun) 1.taldea: 11:00 – 12:00 2. taldea: 12:00 – 13:00
Jolasaren eta sormenaren bidez formak, koloreak eta emozioak esploratzeko tailerra. Parte-hartzaileek pinturarekin eta adierazpen askerekin esperimentatuko dute, taldean sentsibilitate artistikoa garatuz.
2. Meditazioa eta arte sinbolikoa Julia Lasarekin
Otsailaren 21a, larunbata, 11:00 – 13:00 (+12 urte, 12 lagun)
Barne-begirada eta sormena uztartzen dituen topaketa. Meditazio ariketak eta arte sinbolikoko elementuak erabiliz, parte-hartzaileek beren barne-mundua aztertuko dute eta sentsazioak formetan eta koloretan islatuko dituzte.
3. Papel artisaua Miriam Loidirekin eta ilustrazio botanikoa Julia Lasarekin
Otsailaren 28a, larunbata, 11:00 – 13:00 (+16 urte, 12 lagun)
Esperientzia praktiko eta sentsoriala: papera modu artisauan sortzea eta ilustrazio botanikoa lantzea. Parte-hartzaileek erakusketako lanak sortzeko prozesua ezagutuko dute, eta aldi berean beren adierazpen sortzailearekin konektatuko dute.
Informazio gehiago



