Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Kultura - Kultura

Aplikazio habiaratuak

Inauteriak

Inauteriak

Inauteriak
2026
ots
12
-
16
imagen
Informazio erlazionatuta
Duela urte batzuetatik hona Inauterietako larunbata mozorrotutako koadrilen bazkariak, umorea eta giro bikaina protagonista dituen eguna bihurtzen ari da.

Asmamenak eta umoreak betetzen dute hiria

Hondarribian, beste herri askotan bezala, inauteriak umorea eta asmamena izan ditu ezaugarri. Horren erakusgarri da urtero, igande goizean, hiriko kaleak zeharkatzen dituen desfilea. Azkeneko urteetan, dantza-konpartsek gero eta pisu handiagoa hartu dute desfilean, eta, horrela, gustu guztietarako ikuskizuna eskaintzen da.

Herri Olinpiadak: parodia

80ko hamarkadan hasi ziren Olinpiada herrikoiak antolatzen. Negu osoan zehar jarduerak antolatzen zituzten asteburuetan, eta Inauterietan Parodia ospatzen hasi ziren, Olinpiadetako ekitaldirik garrantzitsuena bihurtu zena. Herri Olinpiaden belaunaldi berriak Parodia berreskuratu zuen, eta 2015etik aurrera ostiral argaleko arratsalde-gauean antolatzen da berriro.

Kartel eta erakusleiho lehiaketa

Inauterietako kartela aukeratzeko lehiaketa herrikoia eta herriko dendetako erakusleihoen lehiaketa klasiko bat dira egutegian. Inauterien irudia ikusteak eta bertako merkataritzak erakusleihoen diseinuarekin egindako ekarpenak kolore gehiago ematen diete kaleei egun hauetan.

Baserrietako inauteriak: mairuak

Emeki elkarteak baserrietako inauteriak berreskuratu ditu, baserrietan zehar dantzan, zaku eta trapu zaharrez jantzita eta trikitixen musikarekin lagunduta, eskean ibiltzeko. Gerra Zibilaren ondoren Hondarribian galdu zen tradizioa da, eta urte batzuk geroago Celestina Mirandak, Leinenea baserrikoak, hartu zuen berriz. Emeki Elkarteak hartu zuen lekukoa, gaur egun arte mantentzeko.

Gazte koadrilen bazkaria

Gazte koadrilentzako Arma Plazako herri bazkaria inork galdu nahi ez duen hitzordu bihurtu da aspaldidanik. Mozorroek, umore onak eta sortzen den giro bikainak urtero ehunka pertsona elkartzen ditu Hirigune historikoan. Bazkariaren ondoren, hurbiltzen diren guztiek txarangen musikaz eta gauera arte luzatzen den DJ baten emanaldiaz gozatzen dute.