Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
Hondarribiko Jaiak
Hondarribiko Jaiak

Hondarribiko jaiak irailaren 7tik 11ra bitartean ospatzen dira ofizialki. Baina abuztuaren amaieratik esan daiteke giroa desberdina dela hirian.
Giro ona, festa, musika, umeentzako jarduerak, kirol jarduerak eta kultur jarduerak nagusi dira hiriko kaleetan iraileko lehen egunetan. Udalak, kultur elkarte eta eragile ugarirekin lankidetzan, 100 jarduera inguru antolatzen ditu publiko guztiei: haurrei, familiei, gazteei eta helduei.
Kartel lehiaketa
Jaiak ospatu baino aste batzuk lehenago hasten da jaietako kartela aukeratzeko prozesua. Parte hartzea irekia da herritarrentzat, eta hainbat profilez osatutako epaimahai batek aukeratzen du urtero kartel irabazlea.
Hiriko urrezko intsignia
Jaien hasiera ofizialarekin batera, azken urteetan hiriko urrezko intsignia emateko ekitaldia egin da.
2023. urteaz geroztik, herritarrek parte hartzeko prozesu bat jarri da abian, urrezko intsigniaren aukeraketa herritarren ekarpenarekin eta bozketekin erabaki dadin.;
Alarde Eguna
Hondarribiak duen ondare inmaterial garrantzitsuenetakoa da alardea eta herritar guztiak, gazte zein heldu, emakume zein gizonek, bizi eta gozatzeko eguna da. Ondarea babestu eta garai berriak eskatzen duen erronkei erantzun behar diogu, gure ondareak etorkizuna izan dezan. Hau honela, Irailaren 8an, Udalak Guadalupeko Amaren omenezko botoa antolatzen du Guadalupeko ermitan.
Arrantzale Eguna
Irailaren 10ean adin guztietako kuadrillek Arrantzale eguna ospatzen dute. Galtzekin edo gona urdinarekin, kamiseta zuriarekin eta lepoan koadrodun zapiarekin, kaleak berriz ere festaz eta giro ederrez betetzen dira.
Eguna Hildakoen Mezarekin hasten da Parrokian, 1638ko setioan hiriaren defentsan hildakoen omenez Udalbatza bertaratzen delarik. Egunaren hasierako solemnitatea hiri osoan zehar igarotzen da orduetatik jai-girora. Txarangaren musika, eguerdiko sokamuturra San Pedro kalean eta Bentako kontzertuak dira Udaleko Kultura Sailak urtero proposatzen duen jarduera proposamenaren protagonistak.
Baserritar Eguna
Nekazal mundua jaien azken eguneko protagonista bihurtzen da: azoka Zumardian, baserritarren produktuen azokarekin, ganadu lehiaketarekin eta euskal kirol erakustaldiekin urtero irailaren 11ko agendan.
Egun honetan inoiz falta ez den beste klasikoetako bat su artifizialak dira, herriko jaiak amaitutzat emateko erabiltzen direnak.