Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Kultura - Kultura

Aplikazio habiaratuak

Erdi Aroko Azoka

Erdi Aroko Azoka

Erdi Aroko Azoka
2026
eka
13
-
14

Erdi Arora itzulera

Duela hogei urte baino gehiagotik, ekaineko bigarren asteburuan, Hondarribiko Hirigune Historikoa Erdi Arora bueltatzen da, artisautza eta merkatariak titiritero, juglare eta malabaristekin bizi diren merkatu handi bati esker, duela mende batzuk Hondarribia izan zen merkataritza-plaza garrantzitsuaren bizitza birsortuz.

80 artisautza eta elikadura postu baino gehiago, jolasak eta tailerrak, Erdi Aroko kanpamentu bat, arabiarren haima bat eta Hirigune Historikoko kaleetan zehar antolatzen diren zuzeneko emanaldiak direla eta, ekaineko bigarren asteburua egutegian finkatutako ekitaldia bihurtu da, non hondarribitarrek zein bisitariek gozatzen duten.

Elkarteen parte-hartzea

Erdi Aroko Azoka

Hainbat elkarte, merkatari eta Hirigune historikoko ostalaritza-sektorearen lankidetzari eta parte hartzeari esker, herritarrek eskeintza eta proposamen berezi honetaz gozatzeko aukera daukate.

Argazki lehiaketa

Erdi Aroko Azoka

Hondarribian eta Bidasoaldean argazkilaritza zaletasun handia dago. Duela urte batzuetatik hona, Udalak argazki lehiaketa bat antolatzen du Erdi Aroko azokaren inguruan. Urtero parte-hartze handia izaten da eta parte hartzen duten argazkiekin hurrengo urtean erakusketa bat antolatzen da

imagen
Informazio erlazionatuta