Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
Rabelais Kanta
Rabelais Kanta

- Irekiera: Otsailak 21, 12:00etan.
- Lekua: Kultur Etxea
- Ordutegia: Larunbata eta igandea: 11:00-13:00
Rabelais ek, Pantagruel liburuaren II. liburuko IX. kapituluan, 1532an (Lyonen) idatzi eta inprimatu zuen hainbat hizkuntzatan osatutako paragrafo bat; horien artean, euskaraz inprimatutako lehen hitzak daude. Hitz horiek gurera iritsi dira neurri batean enkriptatuta, inprentako kaxisten akatsen baten ondorioz eta haien jatorri urrunagatik.
Azpimarratzekoa da, satira geografiko eta belikoen testuinguruan, Rabelais-ek Hondarribia (Fontarabie) aipatzen duela garaiko muga-gune garrantzitsu gisa.
Testu hau Hondarribiko Kulturetxean dagoen dispositibo baten parte gisa aurkezten da, zehazki Udal Gordailuaren solairuan. Eugenio Ortiz Miguel ek bere artxibo pertsonalarekin lotutako materialak zabaldu ditu, objektuei atxikiak, denboran kokatuak, badakigun arren denbora elastikoa dela.
Horrela, Pantagrueletik HizkaMizkara igaro gaitezke, eta hitza material gisa pentsatu. Ideia horren pean, kantu bat egiteko enkargura iritsi ginen; ideia koral bat pentsatzera; singularitateen batasuna lantzera; idazketatik, eskulturatik, kantutik eta artxibotik jarduteko moduak uztartzera.
Idealki, Thélème —Rabelais ek irudikatu zuen abadia— azpitestu bat izan da, elkarrekin lan egiteko modu bat ulertzeko.
Rabelais Kanta Eugenio Ortiz Miguelen erakusketa bat da, Harkaitz Cano, Sandra Cuesta eta Marla abesbatzaren parte-hartzearekin





