Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
Itziar Basterretxea
Itziar Basterretxea

2026
eka
21
-
uzt
11
Erakusketa
- Maddalen Arte Gunea
- Ostiralak: 18:00-20:00 / Larunbatak: 18:00-20:00 / Igandeak: 12:00-14:00
- Ekainak 16 / 21 era: lan prozesua ikusgai: 16:30 - 20:00 etara
- Ekainak 21: 12:00 inaugurazioa
Erraietatik saretzen
Itziar Basterretxea Seijo artista hondarribiarra sei maskararen sorkuntza prozesuan murgilduta dago. iiingles musika taldearen ERRAIETAKOA izeneko disko berriko kantak abiapuntu izanik, batik bat papera eta kartoia erabiliz eskuz egindako lanak dira, kantuen barruko irudi, emozio eta istorioak gorpuzteko asmoz sortuak.
Ekainak 16tik 21era, 16:30tatik 20:00etara Maddalen arte gunean, maskaren sorkuntza prozesua gertutik jarraitzeko aukera egongo da. Behin maskarak bukatuta, sorkuntza prozesuak jarraipena izango du, uztailaren 11an, Hondarribian iiingles taldearen kontzertuan, hain zuzen ere. Han elkartuko baitira lehenengo aldiz maskarak eta abestiak, soinuak eta aurpegiak, argiak eta itzalak.





