Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Kultura - Kultura

Aplikazio habiaratuak

Hutsa – Desierta

Hutsa – Desierta

Erakusketa
2026
urt
31
-
ots
28

Julia Lasa Goikoetxearen

2025eko “Hondarribia Sormen Hiria” bekaren irabazleetako bat, Julia Lasa Goikoetxearen "HUTSA - DESIERTA" esposaketa eta tailerrak

Ordutegi irekia

  • Ostegunak eta ostiralak: 5, 6, 12, 13, 19, 20, 26, 27
  • 11:00 - 13:00 / 17:00 - 19:00

Tailerrak

Larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara, adin guztietarako hiru tailer izango dira:

1. Arte abstraktua Julia Lasarekin

Otsailaren 7a, larunbata (4–12 urte, 12 lagun) 1.taldea: 11:00 – 12:00 2. taldea: 12:00 – 13:00

Jolasaren eta sormenaren bidez formak, koloreak eta emozioak esploratzeko tailerra. Parte-hartzaileek pinturarekin eta adierazpen askerekin esperimentatuko dute, taldean sentsibilitate artistikoa garatuz.

2. Meditazioa eta arte sinbolikoa Julia Lasarekin

Otsailaren 21a, larunbata, 11:00 – 13:00 (+12 urte, 12 lagun)

Barne-begirada eta sormena uztartzen dituen topaketa. Meditazio ariketak eta arte sinbolikoko elementuak erabiliz, parte-hartzaileek beren barne-mundua aztertuko dute eta sentsazioak formetan eta koloretan islatuko dituzte.

3. Papel artisaua Miriam Loidirekin eta ilustrazio botanikoa Julia Lasarekin

Otsailaren 28a, larunbata, 11:00 – 13:00 (+16 urte, 12 lagun)

Esperientzia praktiko eta sentsoriala: papera modu artisauan sortzea eta ilustrazio botanikoa lantzea. Parte-hartzaileek erakusketako lanak sortzeko prozesua ezagutuko dute, eta aldi berean beren adierazpen sortzailearekin konektatuko dute.

Hutsa – Desierta

Informazio gehiago eta Izen ematea

imagen
Informazio erlazionatuta