Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
Herritik irten gabe
Herritik irten gabe

Erakusketa
- Maddalen Arte Gunea
- Ostiralak: 18:00-20:00 / Larunbatak: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 / Igandeak: 11:00-13:00
“Arte pausatu eta meditatu bat”, irakurri nuen behin Plensari (Bartzelona, 1955) egindako elkarrizketa batean. Berehala identifikatu nintzen. Ziur aski ez modu berean (haren isiluneek ez lukete nireekin zerikusirik izango).
Erakusketa honetan garai desberdinetako proiektuak biltzen ditut. “Heidi”, esaterako, 1998 inguruan sortu zen (eskerrik asko, Nere, a little brown notebook oparitzeagatik), eta “Zurda”, 2026koa da. 28 urte igaro dira. Pausa...
Hondarribiko Kai Zaharrean lehen hamarkadan zehar jasotako harriak, azulejuak eta maskorrak azken bi urteotan egindako argazkien protagonistak bihurtu dira. Pausa eta meditazioa, berriro ere. Gehiegizkoa agian?... Behin eta berriz galdetu diot neure buruari.
Testurak, non kolorea den protagonista; harri gehiago, egurra, koloretako pita eta, berriz ere, pausak irudien artean. Denboran zehar gainjarri diren proiektuak, eta barruko begiradak ere gainjartzera eraman nautenak.
GAINJARRI: gauza bat beste baten gainean, osorik edo zatika, jartzea. Denboran edo espazioan bat etortzea...
“Herritik irten gabe”.
Inaugurazioa
Apirilak 11, 18:30tik aurrera.





