Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
1976-2026 Josu Zabala erasun 50. urtemuga
1976-2026 Josu Zabala Erasun 50. urtemuga

Erakusketa
- Zuloaga Etxea
- Astelehena-Ostirala: 09:00-13:30 / 16:00-20:00:
Abuztuaren 3an “1976-2026 Josu Zabala Erasun 50. Urtemuga” erakusketa zabaldu zen. Aurten 50 urte betetzen dira Josu Zabala hill zutela (Irun 1952, Hondarribia 1976 irailaren 8a).
Udalak antolatutako erakusketak Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren, Zabala familiaren eta partikularren laguntza izan du, eta dokumentu, argazki eta dokumental baten bidez, 1976ko irailaren 8an Josu guardia zibil baten tiroek jota erori zen gertaerak modu zorrotz eta bisualean birsortzen saiatzen da.
Erakusketak Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren, Zabala familiaren eta partikularren laguntza izan du.
Gainera, Enrique Albizuren obra bat ere badu, inoiz erakutsi gabea, margolariaren alabak erakusketari eskaini diona. Izan ere, hiriak 1976ko irailaren 8an gertatutakoaren urteurrenaren 50. ospatzen duenez, pintura hau erakusteko helburua, Josuren oroitzapenak bizirik jarrai dezan da.
Margolaria gertatu zen lekutik oso gertu zegoen, eta hainbeste hunkitu zuten gertaerak adierazteko beharra sentitu zuen.
Abuztuaren 3tik irailaren 4ra arte egongo da zabalik, gunearen ohiko ordutegian.





