Aplikazio habiaratuak
Hondarribiako I. Aurresku Txapelketa. Gipuzkoar erara
Hondarribiako I. Aurresku Txapelketa. Gipuzkoar erara
Datorren azaroaren 16ean, larunbata, arratsaldeko 18:30ean Hondarribiako Itxas etxean, HONDARRIBIAKO I. AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA – Gipuzkoar erara - ospatuko da Ibarla Meaka dantza taldeak eta Hondarribiako Udalak antolatuta eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin.
Partehartzaileak
Nahi duten guztiek, gizonezkoek eta emakumezkoek, parte har dezakete ondoko baldintzak betez gero: 15 urte aurten betetzea.
Izena ematea
Izena ematea, GIPUZKOAKO EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRean egin beharko da.
- TELEFONOA: 943 289848.
- E-MAILA: gipuzkoakoedb@gmail.com
Epea
Txapelketan izena emateko epea Azaroaren 6an, asteazkena, eguerdiko 14:00etan amaituko da.
Talde bakoitzak euskarazko bi gabon-kanta abestuko ditu, bata Olentzeroa eta beste aukera librekoa.
Epaimahaia
Epaimahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu.
Sariak
- 1. saria. 130 euro, txapela eta trofeoa
- 2. saria. 110 euro eta trofeoa
- 3. saria. 90 euro
Gainontzeko dantzariek 60 euroko dieta izango dute.