Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Banner Hondarribi herri kardio-babestua

Aplikazio habiaratuak

Hondarribia herri kardio-babestua

Hondarribia herri kardio-babestua

Hondarribiko Udalak, Bexen Cardio kooperatiba eta Previtek enpresarekin batera, 9 DESFIBRILADORE (KDA) jarri ditu herri osoan zehar proiektu soziosanitario ilusionagarri bat garatzeko. Herriko Osasun Ekosistema indartzeko asmoekin, proiektu parte-hartzailea eta komunitarioa da honako hau, non pertsonak izango garen ardatza.

Herri eta gizarte eragile guztiekin lan egingo dugu BOLUNTARIO sare bat eratzeko eta kideak trebatzeko, bihotz geldialdi baten aurrean azkar eta modu koordinatuan erantzuteko.

Boluntario sare honen parte izan ahal izateko, ezinbestekoa izango da Desfibrilagailuen erabileran eta Bihotz Biriken Bizkortzean (BBB) oinarritutako formakuntza jasotzea.

Proiektuaren gakoa pertsonak izango gara eta gure inplikazioa ezinbestekoa da. Ez izan zalantzarik, pertsona guztiak gara gai eta baliagarriak. Prebentzioari esker biziak salba ditzakegu. Bat egiten duzu?

Prestakuntza-ikastarok

Formazioa doakoa izango da, 3 ordukoa eta apirilaren 1, 4, 7, 8, 9, 10, 11, 14, 15 eta 16an izango da.

Egun bakoitzeko ikastaro bat egingo da: 9tatik 12tara edo 17tatik 20tara.

Izena emateko epea martxoaren 20 eta 31 bitartean egongo da zabalik.