Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
HK!ren aurkezpena
HK!ren aurkezpena
Haize berriak dabiltza Hondarribian, lelo berri bat gure ahotan: “Irudi berria Kultura bizia”. Gure herriko kultur-eskaintza zabala irisgarriagoa eta inklusiboagoa egin nahi dugu: Ahaztutako espazioak berreskuratu, komunikazio-gune berriak proposatu eta irudi freskoagoa, herritarrengandik hurbilagoa eskaini.
Pertsonekin batera osatu nahi dugu kultur-iharduna: Herriko eragile, gainontzeko artista eta sortzaileekin ibilbidea egin eta haien ahotsa jasotzea garrantzitsua da dauzkagun baliabideak mugatuak diren arren ahalik eta zuku gehien ateratzeko Hauxe da Hondarribia Kulturaren xedea eta lehendabiziko pintzeladak nabari dira jada.
Ekimen honen izpiritua herri guztiak ezagutu dezan 2024ko uztailaren 12 eta 13an HK!ren aurkezpena ospatuko dugu. Egun horretarako prestatutako kultur programazioak ibilbide bat proposatuko du, gune nagusia izango den Hondarribiko alde zaharrean. Ibilbide honen oinarria zuzeneko musikak osatzen badu ere, bestelako kultur adierazpenak ere izango ditugu.
Formatu txikia maite dugu, gertukoa. Arteak eta espazioak bat egitea ahalbideratzen duena eta batez ere herria saretzeko balio duena. Honetarako alde zaharreko txoko desberdinek aukera paregabea ematen digute kulturaren taupadak sentitzeko.
Hondarribiko kulturaren mihisea urtaroz-urtaro marrazten joan gara eta uda honetan zu ere bidelagun izango zarenaren itxaropenez eta elkar ikusiko dugulakoan agurtzen zaitugu.
Egitaraua
Uztailak 12 ostirala
Musik&Art
Dantza, Nunavut. Miriam Perez.
Ines Osinaga. “Itsasoa da bide bakarra”
Zinema kalean. Sing Street, 2016 John Carney.
Rüdiger
Uztailak 13 larunbata
Sandra Cuesta. Light Dive
Antzerkia. Butterfly Effect.
"MIKRA", Zirku garaikidea kalean
Gari & Maldanbera
Ruper Ordorika
Idoia Asurmendi