Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Euskera

Aplikazio habiaratuak

Hizkuntza kontzientziazioa

Hizkuntza kontzientziazioa

Hizkuntza portaerak lantzeko proiektu integrala

2023ko irailean, Hondarribiko ikastetxe guztietan, HH, LH eta DBHko haur eta gazteen hizkuntza asertibitatea, kontzientzia linguistikoa eta hizkuntza portaera ekologikoak lantzeko proiektu integralaren diseinua eta gauzatzea abiatu zen.

Epe luzerako proiektu honen helburua herriko gazteen hizkuntza kontzientzia eta hizkuntza portaeran asertiboak eraikitzen laguntzea da, hizkuntzen kudeaketa egoki bat landuz euskararekiko atxikimenduari eusteko eta euskararen aldeko hizkuntza portaerari ekologikoak izateko. 

Irakasleen ahalduntzearekin batera, ikasgelako esku hartzeen diseinuan ari dira, gogoetarako tarteak irudikatuz, landu beharreko edukia josiz eta praktikarako metodologiak diseinatuz.

Eskolatik eta elkarlanean, Hondarribiko haur eta gazteen hizkuntza praktiketan eragiteko proiektua da.

Helburuak

  • Egitasmoa Hondarribiko Udala, herriko ikastetxeak eta herriko hainbat eragilerekin elkarlanean garatzea, HHko, LHko eta DBHko ikasleen beharrak eta gaitasunak kontuan izanda. 
  • HH eta LHko esku-hartzeak eskolen arteko elkarlanean diseinatzea, beharrezko edukia sortzea eta ikasgelako dinamikan integratzea.
  • DBHko esku-hartzeak eskolen arteko elkarlanean diseinatzea eta beharrezko edukia sortzea eta ikasgelako dinamikan integratzea.
  • Sortutako eduki eta metodologiak ikastetxeko kurrikulumean integratzea.
  • DBH4ko ikasleentzako soziolinguistika saioak eskaintzea, ikasgelako 4na saio, hizkuntza aniztasuna, Hondarribiko hizkuntzen erabilera, identitate linguistiko anitzak, hiztun profilak eta hizkuntza jarrerak zein portaerak lantzea.
  • Irakasleei formazioa eskaintzea, ikuspegi estrategiko beraz aritzeko eta ikasgelan landu beharreko edukia ezagutzeko, hausnarketa egiteko eta gaiarekin lotutako elkarrizketetan trebatzeko.

Xede taldeak

  • Ikasleak
  • Irakasleak eta eskoletako zuzendariak
  • Ikastetxeak