Aplikazio habiaratuak
Hirigintza Departamentuko dirulaguntzak emateko deialdia, Hondarribian etxe bizitza hutsen alokairua merkatuan jartzekoa 2020
Hirigintza Departamentuko dirulaguntzak emateko deialdia, Hondarribian etxe bizitza hutsen alokairua merkatuan jartzekoa
Norentzat
Laguntza hau jaso ahal izango dute Hondarribiko udalerrian etxebizitza hutsen titular izan eta Bizigune programan izena eman eta Alokabide sozietate publikoarekin programa horrek aurreikusten duen usufruktu-kontratua sinatu dutenek.
Alokabiderekin usufruktu-kontratua sinatzen denetik hasitako epeari dagozkion laguntzak eskatu ahal izango dira, 2019koak.
Laguntza motak
Deialdiak bi laguntza mota aurreikusten ditu, eta biak batera ere jaso daitezke:
- Bat, ordainketa bakarrean, eskatzailearen eta Alokabide sozietate publikoaren arteko kontratua indarrean dagoen hilabete bakoitzeko, 2019. urtean. Hilabeteko periodikotasuna duten laguntza hauek hilabeteko 200 euroko zenbatekoa izango dute.
- Bestea ordainketa bakarrekoa, hain zuzen ere Alokabidek etxe bizitzaren titularrari etxe bizitza egokitzeko eskatutako lanei dagokiena, Bizigune programan aurreikusitako kontratua sinatzeko ezinbestekoak zirenak, 2019. urtean. Etxebizitzak egokitzeko ekintzetarako ordainketa bakarreko laguntzak egindako gastuaren % 50ekoak izango dira, 2.000 euroko gehienezko mugarekin.
Dirulaguntza gehienez ere izango da aurrekontu aurreikuspenaren araberakoa.
Zenbatekoa
Lerro bakoitzaren zuzkidura honakoa da:
- 44.000 €, kontratu-aldiari dagozkionak.
- 16.000 €, etxebizitza egokitzeko jarduketei dagokiena.
Eskatzen den dokumentazioa
Dirulaguntzak eskuratu nahi dituzten eskatzaileek ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
- Eskaera orri normalizatua, dirulaguntza lerro bakoitzarentzat eredu ofiziala jarraituz.
- Nortasunaren egiaztagiria (NAN, estatutuak, eraketa-eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria, eta abar).
- Udalak kontsulta egingo die zuzenean beste administrazioei eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko. Hala ere, eskatzailea kontsulta horren aurka agertzen bada, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituenaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
- Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
- Alokabide sozietate publikoarekin sinatutako usufruktu-kontratuaren kopia.
- Hilabeteko laguntzentzat, Alokabidek egindako diru-sarreren frogagiriak aurkeztu beharko dira.
- Ordainketa bakarreko laguntzentzat, behar diren egokitzapenak egiteko Alokabidek egindako eskaerak, bai eta egokitzapen horien fakturak ere.
Eskatzeko epea
Eskabideak aurkezteko epea AZAROAREN 21ean itxiko da.
Dirulaguntza eskaerak eta dagozkion dokumentazioa BAZ Biztanlearen Arreta Zerbitzuan edo elektronikoki Hondarribiko Udalaren web orriko Sarrera Erregistroren bitartez. Horrez gain Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan zehaztutako beste edozein bidetatik ere aurkeztu ahal izango dira.
OHARRA: COVID-19 dela eta BAZen eskabideak aurkezteko hitzordua eskatu behar da.
Izapideak non egin
BAZ Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |
Gaiarekin lotutako dokumentazioa
Dokumentuak deskargatu
- Deialdiaren iragarkia, GAOn argitaratua (pdf)
- Dirulaguntzak ematea arautzen duen Udal Ordenantza (pdf)
- IX. Eranskina: Hondarribiko udalerrian etxebizitza hutsen alokairuaren merkatuan abiaraztea babesteko emango diren dirulaguntzen oinarriak. (pdf)
- Dirulaguntzak eskatzeko orria (pdf)