Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Titulo - Zure iritzia eman
Zure iritzia eman
Zure iritzia garrantzitsua da hiriko autobus zerbitzu berrian.
Hondarribiko hiri-autobus berria abian da. Udalerrian mugikortasuna hobetzeko, eguneroko joan-etorriak errazteko eta eredu iraunkorrago, irisgarriago eta orekatuago baterantz aurrera egiteko helburuarekin sortutako zerbitzua da.
Zerbitzu berri guztiak bezala, doitze eta etengabeko hobekuntza fasean dago. Horretarako, iradokizun-postontzi bat jarriko da herritarren eskura, zerbitzua hobetzen lagunduko duten proposamenak eta oharrak jasotzeko.
Zure iritzia garrantzitsua da. Ekarpen guztiak baloratu eta aztertuko dira, hiri-autobusa hobetzen jarraitzeko eta zerbitzu eraginkorra, irisgarria eta udalerriaren beharretara egokitua bermatzeko.
Guztion artean mugikortasun hobea eraikitzen dugu.
Igo zaitez. Parte hartu. Hobetu gure hiria.
