Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Haur Olentzero jaialdia

Haur Olentzero jaialdia

HEZKUNTZAren proiektua

2021eko haurrentzako Olentzero jaialdia, Hondarribiko udalak antolatua abenduaren 24an, gabon egunean.

Haur Olentzero jaialdia

Partaidetza

Jaialdi honetan parte hartu ahal izango dute gutxienez hamar eta gehienez hamabost neska-mutilez osatutako herriko taldeek, partaide guztiek 16 urte bete gabekoak izan beharko dute.

 

Izen-emateak

  • Izen-emateak Gazteen Zerbitzuan (Jabier Ugarte kalea, 6) egingo dira abenduaren 11 bitarte (hau
  • barne).
  • Talde bakoitzak bere taldearen izena agerian eraman beharko du.
  • Partaideak, adin gutxikoak direnez, taldearen arduraduna, hauetako norbaiten ama/aita/tutore legala izango da.
  • Sarien diru-sarrera egiteko, kontuaren titularitatea egiaztatzen duen agiria, izen emate orrialdearekin batera aurkeztuko da.

 

Olentzeroen aurkezpena

Taldeek aurkeztu beharko dituzte beren Olentzeroak, Santiako Kalean, goizeko 11:30etan, eta “Olentzero” abestea ezinbestekoa izango da.

 

Sariak

Sariak 200,00 €koak izango dira, jaialdian parte hartuko duten talde bakoitzarentzat.

  • Saria, taldearen arduradunaren kontuan ingresatuko da (izen-ematea bideratzerakoan emandako datuen arabera).
  • Olentzeroen maila behar adinekoa ez bada, Udalak dirusari horien kopurua osorik edo zati batean aldatzeko ahalmena izango du.

 

 

Dokumentuak deskargatu