Aplikazio habiaratuak
XXXV. Herri Kanta Jaialdia
XXXV. Herri Kanta Jaialdia
Jaialdiaren eguna eta lekua
2026ko maiatzaren 17an, goizeko 11:30etan Gipuzkoa Plazan
Parte-hartzea
- Ahots berdinekoak edo mistoak
- 16 urtez gorakoak
- Talde bakoitzeko gutxienezko kopurua 8 kidekoa izango da
- Talde bakoitzeko kideen %80 gutxienez Hondarribian jaioak edo bertan bizi direnak izango dira
Abestu beharreko kantak
- Talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu.
- Zuzendari artean aukeratuko den abestia, zeina parte hartzen duten talde guztiek abestuko baitute.
- Bukatzeko “Agur Jaunak”
- Kanta guztiak euskaraz kantatuak izango dira.
Izena ematea
Izenematea doakoa da eta onarpen epea 2026ko apirilaren 30ean itxiko da (egun hau barne). Ezarritako epetik kanpo bidalitako izenemate orri guztiak gutxietsita geldituko dira.
|
BAZ Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostegunera: 8:30 - 14:00 / 16:00 - 18:00 • ostiralak: 8:30 - 14:00 • larunbatak: itxita. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |