Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Haur Olentzero-Mari Domingi jaialdia
Haur Olentzero-Mari Domingi jaialdia 2025
2025eko abenduaren 24an, Madalen karrikako plazan, goizeko 11:30ean, Olentzeroko edota Mari Domingiren irudia eramaten dituzten taldeek eta Olentzero abestia antzezten duten taldeek, 250€ko saria jasoko dute.
Gero, partaideek txistorra jan ahalko dute HKT Soziedadean, Santiago kalean, 83.
Eguraldi txarra eginez gero, Itsas Etxea Auditorium-era mugituko gara
Deskargatu eta bete
- Hirugarrenen fitxa (1) (pdf) - Azalpenak (pdf)
- 2025 Izen-emate orria (2)
- Parte hartzeko oinarriak deskargatu (webgunean agertzen den informazio bera da) (pdf)
Gogoratu: bi dokumentuak bete eta BAZen (Jabier Ugarte, 6) entregatu behar dira, hirugarrenen fitxa betetzen duen pertsonaren NANaren fotokopiarekin batera.

Parte hartzeko baldintzak
- 16 urte bete gabekoei zuzendutako jarduera da.
- Taldeka parte hartu beharko da eta izen-emate fitxa bat bete, partaideen datuak adieraziz.
- Talde bakoitzak 10 neska-mutil gutxienez eta 15 gehienez izan beharko ditu.
- Talde bakoitzak heldua den arduradun bat izan beharko du, taldeko norbaiten ama, aita edo tutore legala dena.
- Dirua jasotzeko hirugarrenen fitxa bete beharko da. Hori eta izen-emate orria BAZen entregatu beharko dira (Jabier Ugarte, 6). Taldeko arduradunak eta banku-kontuaren titularrak ez dute zertan pertsona berdina izan beharrik.
- Talde bakoitzak taldearen izena agerian eraman beharko du, Olentzero edota Mari Domingiren irudia landuta eraman, eta Olentzero abestia antzeztu.
Gauza hauek guztiak derrigorrezkoak izango dira.
Inskripzioak egin ahal izango dira 2025eko abenduaren 17ra arte (hau barne). Horretarako hurrengo baldintzak bete behar dira:
- Bi inprimaki bete beharko dira: izen emate fitxa eta hirugarrenen fitxa (biak hemen atxikita eta BAZen ere eskuragarri).
- Hirugarrenen fitxarekin batera, NANren fotokopia entregatu beharko da.
Saria, taldearen arduradunaren kontuan ingresatuko da (izen-ematea bideratzerakoan emandako datuen arabera) eta berak banatu beharko du partaideen artean.
Lanen maila behar adinekoa ez bada, Udalak diru-sari horien kopurua osorik edo zati batean aldatzeko ahalmena izango du.