Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Haur Olentzero-Mari Domingi jaialdia 2025

Haur Olentzero-Mari Domingi jaialdia 2025

2025eko abenduaren 24an, Madalen karrikako plazan, goizeko 11:30ean, Olentzeroko edota Mari Domingiren irudia eramaten dituzten taldeek eta Olentzero abestia antzezten duten taldeek, 250€ko saria jasoko dute.

 

Parte hartzeko baldintzak

  • 16 urte bete gabekoei zuzendutako jarduera da.
  • Taldeka parte hartu beharko da eta izen-emate fitxa bat bete, partaideen datuak adieraziz.
  • Talde bakoitzak 10 neska-mutil gutxienez eta 15 gehienez izan beharko ditu.
  • Talde bakoitzak heldua den arduradun bat izan beharko du, taldeko norbaiten ama, aita edo tutore legala dena.
  • Dirua jasotzeko hirugarrenen fitxa bete beharko da. Hori eta izen-emate orria BAZen entregatu beharko dira (Jabier Ugarte, 6). Taldeko arduradunak eta banku-kontuaren titularrak ez dute zertan pertsona berdina izan beharrik. 
  • Talde bakoitzak taldearen izena agerian eraman beharko du, Olentzero edota Mari Domingiren irudia landuta eraman, eta Olentzero abestia antzeztu.

Gauza hauek guztiak derrigorrezkoak izango dira.

Inskripzioak egin ahal izango dira 2025eko abenduaren 17ra arte (hau barne). Horretarako hurrengo baldintzak bete behar dira:

  • Bi inprimaki bete beharko dira: izen emate fitxa eta hirugarrenen fitxa (biak hemen atxikita eta BAZen ere eskuragarri).
  • Hirugarrenen fitxarekin batera, NANren fotokopia entregatu beharko da.

Saria, taldearen arduradunaren kontuan ingresatuko da (izen-ematea bideratzerakoan emandako datuen arabera) eta berak banatu beharko du partaideen artean.

Lanen maila behar adinekoa ez bada, Udalak diru-sari horien kopurua osorik edo zati batean aldatzeko ahalmena izango du.

 

Informazio gehiago

 

Izapideak non egin

BAZ eta Gazteen Zerbitzua

BAZ

 

Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostegunera: 8:30 - 14:00 / 16:00 - 18:00 • ostiralak: 8:30 - 14:00 • larunbatak: itxita.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera:  8:30 - 14:00 • larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.