Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Banner Acompañando a las niñas/os y adolescentes en sus emociones
emozioen bidelagun
Nola zaindu seme-alaben emozioa
Aplikazio habiaratuak
Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioa
Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioa
NOIZ
Maiatzak 8
NON
Kultur etxea (Areto Nagusia) • 17:30 – 19:00
HEZKUNTZA
Euskara
GONBIDAPENA
Norentzat
- Nerabeen gurasoentzat
Helburu orokorra
Hitzaldi honen bitatez, zuen seme-alaben emozioak kudeatzeko eta zaintzeko kontuan izan beharrekoa landuko dugu, horrela, familiaren osasun emozionala zaintzeko tresna sinple eta eraginkorrak eskuratuz.
Helburuak
Haurren gurasoentzat
- Adimen emozionalari buruzko ezagutzak eskuratzea.
- Emozioak zer diren jakitea.
- Emozioen funtzioak ezagutzea.
- Emozioak kudeatzen ikastea.
- Emozioen atzean dauden beharrak ezagutzea.
- Bidelagun emozionalak izateko beharrezkoak diren tresnak ezagutzea.
- Familian adimen emozionala garatzeko baliabideen berri izatea.
- Egoera emozional ezberdinetan moldatzen jakitea.
- Gatazka emozionalak era onuragarri batean konpontzen ikastea.
- Haurrei beren emozioetan laguntzeko tresnak eskuratzea.
Landuko diren edukiak eta gaitasunak
- Zer dira emozioak?
- Emozioen funtzioak.
- Nondik datoz emozioak? (emozioen zergatia).
-
Beharrak: zertara bultzatzen gaituzte emozioek?
- Kudeaketa emozionala.
- Haurren / nerabeen emozioak: nola bizitzen dituzte?
- Bidelaguntza emozionala: nola izan haurren / nerabeen bidelagun emozionala?
Metodologia
- Hau guztia lantzeko metodologia dinamikoa erabiliko da (teoriko-praktikoa).
- Teorian oinarrituta, egunerokoan bizitzen diren egoerak landuko dira, esperientziarekin konektatzeko eta lanketa sakonagoa egin ahal izateko.
Treba Gurasoak - martxoa
Hondarribian Treba Gurasoak programan egingo diren beste ekimenak
Otsailak 22 eta 29 - TAILERRA
Hitzaldiaren helburua egungo errealitate digitala ezagutzea eta bertan bizi daitezkeen egoera gatazkatsu edo arriskutsuetan bitartekari izateko estrategiak barneratzea da.
Maiatzak 8 - HITZALDIA
Hitzaldi honen bitatez, zuen seme-alaben emozioak kudeatzeko eta zaintzeko kontuan izan beharrekoa landuko dugu, horrela, familiaren osasun emozionala zaintzeko tresna sinple eta eraginkorrak eskuratuz.
Treba Gurasoak
"Treba Gurasoak", Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak bultzatutako prestakuntza-ekimena da, eta proiektuarekin bat egiten duten udalen bitartez bideratzen da. Proiektuaren helburu nagusia haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea da, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz. Hazkuntzak dakartzan hezkuntza-erronkei aurre egiteko funtsezko ezagutzak transmititzeko tresna arin eta eraginkor gisa aurkezten da proiektua.
Hezkuntza erronka-lana da, eta trebetasun eta ezagutza espezifikoak eskatzen ditu. Behar horri erantzuteko, "Treba Gurasoak" guraso guztiei prebentziozko orientazioa eta laguntza eskaini nahi die, familiaren garapen integrala sustatzeko helburuarekin. Proiektuaren ikuspegia gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoan oinarritzen da, eta aitatasuna eta amatasuna gure gizartean gauzatzeko moduan izandako funtsezko aldaketa aitortzen du.