Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Nola har dezaket parte?
Nola har dezaket parte
Plan orokorra ahalik eta pertsona gehienek parte hartzea helburu duen prozesua da; horretarako zenbait bisita gidatu, tailer eta erakusketa prestatu dira, Hondarribiko biztanleen desio, beldur eta beharretan sakontzeko. Hondarribiko Udalak ekitaldi horien publizitatea egingo du, hondarribia.eus webgunearen eta sare sozialen bidez, bizilagunen partehartzea errazteko.
Irailak 29, 18:00tan: hasierako onespenaren dokumentua idazteko irizpideak eta helburuak kontrastatzeko tailerra
Guztion laguntzarekin Hondarribiaren egungo egoera aztertzea eta biharko erronkei aurre egiteko estrategiarik egokienak aukeratzea nahi dugu.
Izena eman, eta HAPOaren Parte hartze prozesuko berriak, eguneraketak eta hitzorduak helaraziko dizkizugu
Ondorengo helbidean, gurekin harremanetan jarri ahalko zara, eta HAPOaren Parte hartze prozesuaren inguruko zalantzak argitu.
Hiritarren parte-hartze programa
Lurzoruaren euskal legeak eta legea aldatzen duten dekretuek hiritarren parte hartzea sustatu eta erraztu behar dela aitortzen dute, eta parte-hartze publikoa eta informazio publikoa bereizten dituzte. Biak ere hiri bidezkoago eta demokratikoagoa bermatzeko nahitaezko osagaiak direla adierazten dute. Horretarako, Plan orokorrak hiritarrek parte hartzeko Programa bat du, hiritarren desio, beldur eta beharrak ezagutzea helburu duena. Legeak ezarria du garrantzizko edozein hirigintza planek (“Egiturazko” antolamendua izenez ezaguna denak) parte-hartze programa bat izan behar duela, gutxienez, jendearengana irekiak diren saioak, eztabaida larriak daudenean herri kontsultak eta hedapen materiala dituena.
Zehazki, hiritarren parte-hartze programa helburu hauek lortzera bideratuko da:
- Dokumentu urbanistikoaren fase guztien publizitatea egitea; izan ere, parte-hartzea eta planaren prestaketari buruzko ezagutza publikoa erabat lotuta daude.
- Hiritarrek Planari buruzko informazioa eta ezagutza izateko duten eskubidea erraztea.
- Plan Orokorra egiterakoan eta tramitatzerakoan hiritarren parte hartze aktiboa sustatzea, partikularren, Udalaren eta Plan Orokorra idatzi duen taldearen artean informazioa bideratzeko beharrezko tresnak ezarriz.
- Bereziki teknikoa den dokumentua hiritarrek ulertzeko moduan eskura jartzea.
- Hiritarrek hirigintzaren alorrean dituzten nahiak, kezkak eta interesa bideratzea.
- Hiritarrei planeamendu prozesuan parte hartzeko aukera ematea, iritzia azal dezaten Plan Orokorrak proposatutako lurraldea okupatzeko ereduari buruz eta antolamendu eremuei eragiten dieten proposamen eta neurri partikularrei buruz.
- Zehazki, parte-hartze prozesuak sustatzeko beharrari buruzko lege agindua betetzea.
- Era berean Hiritarren Parte-hartze Programaren helburua da indarrean dagoen legerian dokumentuari publizitatea (erakustaldi publiko, iradokizun eta alegazio izapideak) emateko aurreikusitako tresnak eta neurriak betetzea.
- Indarrean dagoen legeriaren agindu zehatzak betetzea, adibidez hirigintza Plana dokumentuari baliabide telematikoen bidez publizitatea emateko betebeharra.
Parte-hartze estrategiak
Planean parte-hartzearen helburua ahalik eta hiritar, agente eta erakunde gehien inplikatzea da. Estrategia zehatzak jarraitu daitezke, adibidez:
- Dokumentua idatzi eta sortzeko hasierako faseetatik eskumena duten lurralde administrazio publikoak sartzea. Era berean, eskumenak eraginak dituzten beste administrazio publikoei entzunaldia eskaini nahi zaie. Horrek beti dakar dokumentuaren tramitazio arinago eta azkarragoa behin betiko onespena ematerakoan.
- Hiritarrak ahalduntzea, bai elkarte gisa eta bai oro har, arreta berezia jarriz generoagatik, gizarte mailagatik edo gizarte bazterkeria egoeragatik erabakitze guneetatik tradizioz aldenduta dauden hiritarrengan. Ahalduntze estrategiaren bidez iritziak trukatzeko eremuak sortzen dira, hiritarrei teknikoki konplexua den gai bati buruz (hirigintzaz) prestakuntza emanez, hiritarren desio eta beldurrei buruzko informazio zehatza lortzeko.
- Udalerriko biztanleen artean hirigintza kultura sustatzea hirigintza legezkotasun eza eta diziplinarik eza gertatzen diren egoerak saihestu eta zuzentzeko. Hiritarrei erregela eta arau batzuk eman nahi zaizkie, lurraldearen erabilera eta eraikuntzarako eskubidea arautzeko, gizarte bizikidetza eta herritarren ingurune naturalarekiko harremana hobetzeko sistema gisa.
- Adostasun maila handia lortzea, hiritarren eremuan ez ezik maila politikoan eta instituzionalean ere bai. Alde batetik, Udalaren barruan eta osoko bilkuran dauden aukera politikoengan; beste alde batetik, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako teknikariekin, haien eskumenen arabera dokumentuaren idazketarekin nolabaiteko lotura duten departamentuen barruan (Hirigintza, Ingurumena, URA, Errepideak, etab.)
- Gardentasun maila handia lortzea parte hartzean, Gardentasun maila handia lortzea parte hartzean informazio foroak sortzeko eta iritzi eraginkorrak trukatzeko, eta parte-hartzeko aukera bermatzea gizarte salbuespen egoeretan, adibidez duela gutxi bizi izan dugun alarma egoeran.
Zer ikuspuntutatik begiratuko dugu hirigintza?
Parte-hartze prozesuak duen erronketako bat jasotzen den informazioa edukitegi logikoetan egituratzea da, eta are gehiago, informazio zehatza lortzeko mekanismo eraginkorrak diseinatzea, informazio hori hirigintza diseinuaren funtsezko oinarria izan dadin. Hartarako, erabaki da gizarte eta hiri errealitatea “eremuak” deritzon atal batzuetan segmentatzea. Eremu horiek gida izango dira hiri gaiei ikuspegi sektorialetatik heltzerakoan; eremu horiek ez dute elkar baztertuko, osagarriak izango dira.
Hiriaren hiri- eta lurralde- ereduaren eremua
Eremu honetan sartzen dira jarduera ekonomikoari eta etxebizitza politikei, hiri erresilientziari, eta oro har hiria hiriko eta ekonomiako beste eragile batzuekin etengabe harremanetan dagoen elementu gisa hartzen duten ikuspegi estrategiko guztiei buruzko gogoetak eta eztabaidak.
Mugikortasunaren eta irisgarritasunaren eremua
Eremu honetan sartzen dira hiri mugikortasunari, mugikortasun pribatuaren eta publikoaren eskaintza eta eskariaren arteko orekari, sektore honi eragiten dioten aldaketa klimatikora egokitzeko neurriei, eta intermodalitateari eta oinezkoen eta bizikleten mugikortasunari buruzko gogoetak eta eztabaidak. Eremu honetan garrantzi berezia izango du irisgarritasun unibertsalaren eta hiri erabilgarritasunaren kontzeptuak.
Hiria adeitzeko eremua
Eremu honetan sartzen dira hiriaren ikuspegi sozialari buruzko gogoetak eta eztabaidak, kontuan hartuta erabakiak hartzerakoan prozesuetan ohituraz alboratuak diren talde eta populazio segmentuen iritziak. Hala, eremu honetan genero ikuspegia hartzen da kontuan hiri diseinuan, baita ugalketa jarduera eta bere zaintza deritzonaren inguruan diharduten beste kolektibo batzuk ere. Kontuan hartzen da, era berean, hiria haurren ikuspegitik, aintzat hartuta haurrekin adeitsua den hiria hiri bidezkoago eta demokratikoagoa bihurtzen dela. Beste ikuspegi garrantzitsu bat, EAEren garapen demografikoa kontuan hartuta, hirugarren adinaren ikuspegitik dator.