Aplikazio habiaratuak
Gobernuz Kanpoko Erakundeei diru-laguntzak 2025
Gobernuz Kanpoko Erakundeei diru-laguntzak 2025
Deialdi honen helburua Gobernuz Kanpoko Erakundeek, garapen bidean dauden herrialdeekin elkarlanean antolatzen dituzten egitarauetarako diru-laguntzak eskuratzea da, garapen bidean duden herrietako biztanleriaren baldintza sozio-ekonomikoen garapen eta hobekuntzara zuzendutako ekintzak burutzeko.
Norentzat
Diru-laguntzak legez eratuta dauden eta irabazi asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakunde edo Organizazioek eskatu ahal izango dituzte, berorien jarduerek bat etorri beharko dutelarik deialdi honen xedearekin eta Gipuzkoan ordezkaritza izan beharko dutelarik.
Epea
Hilabete, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskatzen den dokumentazioa
- Dirulaguntza eskaera normalizatua. Eskabide honek atal hauek ditu (bete beharrekoak):
- Beste sail eta erakundeen aurrean eskatutako eta jasotako dirulaguntzei buruzko erantzukizunpeko aitorpena.
- Dirulaguntzaren onuradun izan ahal izateko egoeran egotea egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.
- Proiektu, jarduera, edo egitasmoaren sarrera eta gastuen aurrekontu zehaztua.
- Nortasunaren egiaztagiria (NAN, estatutuak, eraketa-eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria, eta abar).
- Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
- Udalak kontsulta egingo die zuzenean beste administrazioei eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko. Hala ere, eskatzailea kontsulta horren aurka agertzen bada, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituenaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
- Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
- Diruz laguntzea eskatzen den proiektu, jarduera edo egitasmoaren memoria.
- Eranskina 1
Izapideak non egin
|
BAZ Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostegunera: 8:30 - 14:00 / 16:00 - 18:00 • ostiralak: 8:30 - 14:00 • larunbatak: itxita. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |
Gaiarekin lotutako dokumentazioa
Dirulaguntza eskatzeko dokumentuak deskargatu
- Gobernuz Kanpoko Erakundeei dirulaguntzak 2025 (pdf)
- Eskaera orria A eredua (pdf)
- Eranskina 1 - Proiektuaren eranskina
- Hondarribiko Udalaren dirulaguntzak emateko Udal Ordenantza
Justifikatzeko dokumentuak deskargatu