Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko zailtasuna dituzten pertsonen egoera ebaluatzean datza. Balioetsitako mendekotasun-mailaren arabera, pertsonak hainbat prestazio, zerbitzu eta baliabide mota eskura ditzake.
Nori zuzenduta dago?
Adinagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik mendekotasun iraunkorrean dauden adinekoak.
Eguneroko bizitzako jarduerak (elikatzea, higienea, etxe barruan eta/edo etxetik kanpo desplazatzea, osasuna zaintzea) egiteko autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsorialik ez duten edo autonomia galdu . duten pertsonak.
Udalerrian erroldatuta dauden pertsonak.
Zer eskaintzen du?
Informazioa, balorazioa eta gizarte diagnostikoa.
Mendekotasuna baloratzeko eskaera izapidetzea.
Diagnostiko soziala, pertsonak eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak bere kabuz egiteko duen gaitasuna balioesteko, bai eta jarduera horiek egiteko laguntzaren eta gainbegiratzearen beharra balioesteko ere.
MBB medekotasun-maila lortzea: I., II. eta III. gradua.
Nola eska dezakezu zerbitzua?
Udaleki Gizarte Zerbitzuetan hartutako hitzordu baten bidez
Gizarte Zerbitzuen bulegoetan aurrez aurreko elkarrizketa eginez