Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Servicios Sociales

Aplikazio habiaratuak

Garunaren osasuna indartzeko tailerrak

Garunaren osasuna indartzeko tailerrak

Zertan datza?

  • Garuna estimulatzeko saioak izango dira. Gimnasia kognitiboa, gaixotasun neurodegeneratiboei oztopoak jartzeko modurik eraginkorrena dela ezaguna baita.
Garunaren osasuna

Nori zuzenduta dago?

  • Udalak 65 urtetik gorako pertsonak "do re ni" metodoan oinarritutako tailer horietan parte hartzera gonbidatzen ditu.
  • Metodo hori 2020an egindako ikerketa zientifiko batek bermatzen du, eta metodoak garun-osasunari ematen dion onura egiaztatu zuen.
  • Tailer hauetan Hondarribian enpadronatuta dauden pertsonak bakarrik parte hartu dezakete.

Zer eskaintzen du?

  • Programak urtebeteko iraupena izango du eta asteroko saio bat egingo da astelehenetan 12:00etatik 13:30era.
  • Programak 50 saio inguru izango ditu, eta horietan testak egingo dira (5 saio hartuko dituzte, eta gainerako 45ak estimulaziorako).
  • Taldea 20 lagunekoa izango da.

Azalpenak, definizioak eta helburuak

Neurozientifikoek gero eta gehiago azpimarratzen dute prebentzioaren garrantzia gaixotasun neurodegeneratiboak pairatzeko, beranduegi izan baino lehen.

Zer da erreserba kognitiboa?

  • Gure garunak zahartzeak eta gaixotasun neurodegeneratiboek eragindako kalteei aurre egiteko duen gaitasuna da.
  • Bizitzan zehar lantzen den gaitasuna da, garunaren funtzionamenduaren estimulazio aktiboa dakarten ezagutzak eta esperientziak batuz.
  • Egindako ikerketek deskribatzen dutenez, Garun Erreserba handiago batek areagotu egiten du kaltearekiko erresistentzia, eta narriadura kognitibotik babesteko faktore bihurtzen da.

Zaintza kognitiboa eta musika

  • Musikaren eta garunaren arteko harremana orain arte uste izan dena baino garrantzitsuagoa da.
  • IRMF (Erresonantzia magnetikoa) bezalako teknikak sortu zirenetik, zientzialariek hiru egoera aurkitu dituzte garunak beste batzuetan baino lan gehiago egiteko. Horietako bat musika egiten dugunean da.
  • Horregatik, musika garuna zaintzeko tresnarik onenetakoa bihurtu da.
  • Proiektuaren helburua ez da musika ikastea.

Helburuak

  • Inork ez du zalantzan jartzen ohitura jakin batzuek (kirola, elikadura ona, etab.) gure gorputzaren osasuna zaintzeko duten garrantzia, baina gizarte gisa gainditu gabeko irakasgai bat geratzen zaigu garunaren osasuna, kognitiboa zein mentala, zaintzeari eta hobetzeari dagokionez, eta musikaren praktikak horretarako egin dezakeenari dagokionez.
  • Arazoari eta konponbideei buruz kontzientziatzea.
  • Zerbitzu bat eskaintzea, erreserba kognitiboa indartzea duena.

Kognitiar bizipenak

 

Dokumentuak deskargatu

Do Re Ni aldizkaria [pdf]

Garuna: gehiegik gutxiegi ibiltzen duguna - Zahartze osansuntsua.

 

Dokumentuak deskargatu

Funtzio kognitiboak [pdf]

Zer diren, zeintzuk diren eta zertarako erabiltzen ditugun.