Etxez etxeko laguntza-zerbitzua zaintzarako eta higienerako laguntza pertsonala eta etxeko arreta barne hartzen dituen zerbitzua da, pertsonak bere ohiko ingurunean bizitzen jarraitu ahal izan dezan.
Nori zuzenduta dago?
Adineko pertsonak.
Desgaitasuna duten pertsonak.
Autonomia pertsonalerako zailtasunak dituzten pertsonak, egunerokotasuneko oinarrizko jarduerak eta jarduera instrumentalak egiteko laguntza behar dutenak.
Beharra duten beste kolektibo batzuk.
Udalerrian erroldatuta dauden pertsonak.
Zer eskaintzen du?
Informazioa, balorazioa eta gizarte diagnostikoa
Etxeko arreta
Elikadura
Etxebizitzaren mantentze-lanen garbiketa
Arreta pertsonala
Egunerokotasuneko oinarrizko jarduerak (higiene pertsonala, jatea, janztea, mugikortasuna)