Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Servicios Sociales

Aplikazio habiaratuak

Auzoekin

El proyecto necesita personas implicadas y comprometidas con el cuidado comunitario

Auzoekin

Zertan datza?

  • Gizarte-eraldaketek, hala nola, indibidualismorako joerak, bizi itxaropena handitzeak, familien egituraketan izandako aldaketek, gain-zahartze tasaren gorakadak, zaintza-kateen feminizazioak, etab. pertsona adinduenen zaintzaren krisi sakon bat eragin dute. Zaintza modu tradizionalak aldatu egin dira eta laguntza-sare bat izateko zailtasun handiagoak ditugu egungo gizartean.
  • Erronka kolektibo honen aurrean, Hondarribiako udalak herrian zahartzaroari aurre egiteko eta arrisku horiek guztiak ahalik eta gehien ekiditeko, ekintza komunitarioa nagusi izango duen zaintza eredu berri baten beharra ikusi du eta ondorioz, AUZEKIN egitasmoa jarri du abian.
Auzoekin

Komunitateko ekintzak

Arkolla

  • Kafe tertulia: hileko 2. astelehenetan, 16:30ean, Ballestenean.

Amute

  • Kafe tertulia: hilaren lehenengo asteartetan, 17:00etan, Amuteko auzo elkartean.

Auzozain

Auzozain
  • Auzoekin proiektuaren funtsezko zati bat ekintza komunitarioa aktibatzea da, beharra duten pertsonei arreta ematea bermatuko duten loturak eta hurbileko harremanak sortuz. Horretarako, laguntza-sare sozialak indartu eta adinekoak beren komunitatearekin berriz konektatu nahi dira, haien ongizatea zaindu eta hobetzeko.
  • Proiektuak zaintza komunitarioarekin inplikatuta eta konprometituta dauden pertsonak behar ditu.

Nola parte hartu?

Auzozain izan zaitezke eta bakarka parte hartu, adinekoekin jarduera desberdinak eginez (bisita bat egin, kafe bat hartu edo paseo bat eman...) haien arteko harremanak sendotzeko.

Helburuak

  • Programa honek bakardade egoera hauskorrean dauden adinekoen osasunean eta ongizatean duen eragin negatiboa prebenitzea eta arintzea du helburutzat. Horretarako, 60 urtetik gorako bakardade egoeran dauden adineko pertsonen aurre detekzioa egingo da arreta eta akonpainamendurako sare publiko-komunitario bat abiarazteko.

Zer eskaintzen du?

  • AUZOEKIN programak hiru fase izango ditu. Lehengo fasean herriaren errealitatearen azterketa egingo da diagnostiko baten bidez. Bigarrenean, berriz, aktibazio komunitarioa gauzatuko da, alegia, sentsibilizazioaren bidez komunitateko eragileak aktibatzean. Eta hirugarrena, esku-hartze sozio-hezitzaile eta akonpainamendu komunitarioan datza.

Diagnostikoa egin da

Diagnostikoan agertu diren datu esnaguratsu batzuk

Bakardade ez hautatua behar komunitario gisa erantzun behar da?

Galdetegietan parte hartu duten herritarren %91k uste du bakardade ez hautatua gaur egungo gizartean dagoen errealitatea dela eta, ondorioz, arazo gisa hautemateen dute, baita gaiarekiko kezka eta esku-hartzeko premia adierazi ere.

grafikoa

Parte hartzeko eta harremanak sortzeko ba al dago lekurik Hondarribian?

Hondarribian parte hartzeko eta harremanak izateko nahikoa leku eta jarduera dauden galdetutakoan, %58k ezezkoa erantzun du, %22k baiezkoa eta %20k ez dakiela. Hortaz, argi ikusten da espazio berriak eraikitzeko beharra dagoela herrian.

grafikoa

Bakardade ez hautatuari aurre egiteko nahiko ekimen egiten dira Hondarribian?

Bakardade ez hautatuari aurre egiteko ekimenik bururatzen zaien galdetzean, parte hartzaileen %47k ezezkoa erantzun du, %36k baiezkoa eta %17k ez dakiela adierazi du. Hau da, herrian zenbait elkarte errealitate horri aurre egiteko hainbat ekintza gauzatzen dituzte, baina gehiengoaren ustez ez dira nahikoak.

grafikoa

Hauskortasun egoeran dauden pertsonak detektatzeko ahalmenik badute hondarribiarrek?

Parte-hartzaileen erdiak baina gehixeagok (%57k) ez daki nola jokatu beharko lukeen hauskortasun sozial egoeran dagoen pertsonaren bat identifikatuz gero. Aldi berean, %7k “ez daki, ez du erantzuten” adierazi du. Beraz, datuek diote herritarrek ez dituztela beharrezko ezagutzak edota ziurtasun falta dutela horrelako egoerei aurre egiteko.

grafikoa

Ekimen goiztiarrak egitea beharrezkoa da?

Galdetegian parte hartu duten Hondarribiko biztanleen %93k uste du lehentasunezkoa dela hauskortasun sozialean dauden pertsonen beharrei erantzuteko ekimen goiztiarrak garatzea. Gainera, parte hartutako zenbait herritarrek diot udalaren zein komunitatearen elkarlana beharrezkoa dela pertsona horien ongizate beharrei era integralean erantzuteko.

grafikoa

Hauskortasun sozial egoeran dauden pertsonen ongizatea bermatzea helburutzat duen proiektuan parte hartuko zenuke?

Prest dauden galdetutakoan ondorengo emaitzak jaso dira: %63k parte hartuko lukeela esan du, %20k ezetz, eta %17k, berriz, ez dakiela adierazi du. Ezezkoen kasuan, gehiengoak emakumeak izan dira eta askok adierazi dute egun bai adineko eta baita adingabeen zaintza ardura handia dutela eta arrazoi horrengatik ez dutela nahiko denborarik horrelako proiektuan parte hartzeko.

grafikoa