Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Servicios Sociales

Aplikazio habiaratuak

Adinekoentzako eguneko zentroak

Adinekoentzako eguneko zentroak

Zertan datza?

  • Mendekotasuna duten pertsonak egunean zehar artatzeko zentroak dira, eta gehienak irekita egoten dira asteburuetan eta jaiegunetan.
  • Zainketa pertsonalak eta gaitasun fisiko, psikiko eta sozialak estimulatzeko jarduerak eskaintzen dituzte.
  • Gehienek garraio eta jantoki zerbitzuak dituzte, besteak beste
Adinekoentzako eguneko zentroak

Nori zuzenduta dago?

  • Mendekotasun- arriskuan edo egoeran dauden adinekoak.
  • MBB mendekotasun maila: I. gradua.
  • Udalerrian erroldatuta dauden pertsonak

Zer eskaintzen du?

  • Informazioa, balorazioa eta gizarte diagnostikoa.
  • Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea eta esku-hartze psikosoziala:
    • Egunerokotasuneko oinarrizko jarduerak egiteko gaitasunen estimulazioa eta garapena.
    • Aisialdiko eta hezkuntza- eta kultura- jarduerak.
  • Gizarte laguntza.
  • Garraio egokitua.

Nola eska dezakezu zerbitzua?

  • Udaleko Gizarte Zerbitzuetan hartutako hitzordu baten bidez.
  • Gizarte Zerbitzuen bulegoetan aurrez aurreko elkarrizketa eginez.
  • Plaza pribatu baten kasuan zerbitzua zuzenean eskatuz.

Zein zentro daude Hondarribian?

Gibeleta

Gibeleta eguneko zentroa

Gibeleta eguneko zentroa laguntza behar duten adineko pertsonei arreta integrala ematen zaie. Gainera, adinekoen autonomia mantentzeko eta hobetzeko jarduerak egiten dira, zentro barruan zein kanpoan. Itundutako plazak

Betheram-Caser

Betheram-Caser egoitzako eguneko zentroak

Betheram-Caser egoitzako eguneko zentroak arreta osoa eta bizitoki iraunkorra eskaintzen diete menpekotasuna duten adineko pertsonei. Eskainitako zerbitzuak: ostatua eta mantenua, zainketa pertsonala, osasun-laguntza eta erizaintza, kultura-jarduerak eta osasuna sustatzeko jarduerak. Itundutako plazak