Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Migas
Adinekoentzako egoitza-zentroak
Adinekoentzako egoitza-zentroak
Zertan datza?
- Mendekotasun handiko edo mendekotasun larriko egoeran dauden eta beren ohiko ingurunean zaindu ezin diren adinekoentzako aldi baterako edo behin betiko bizitoki-zentroak dira.
- Zerbitzuak intentsitate handiko laguntza eskaintzen du, eta honako hauek bermatzen ditu:
- zaintzaileen etengabeko presentzia – 24 orduz egunean –.
- medikuntza- eta erizaintza-zerbitzua ematea.
- diziplina anitzeko profesiona-talde baten laguntza, ongizate fisiko, psikologiko eta sozialera bideratutako arreta integrala emateko.
- atsedena hartzeko egonaldiak
Nori zuzenduta dago?
- Mendekotasun egoeran dauden adinekoak.
- MBB mendekotasun-maila: II. eta III. graduak.
- Udalerrian erroldatuta dauden pertsonak.
Zer eskaintzen du?
- Informazioa, balorazioa eta gizarte diagnostikoa.
- Bitartekaritza eta bitartekotza.
- Arreta pertsonala.
- Gizarte - eta hezkuntza-arloko esku-hartzea eta esku-hartze psikosoziala:
- Egunerokotasuneko oinarrizko jarduerak egiteko gaitasunen estimulazioa eta garapena.
- Asialdiko eta hezkuntza- eta kultura-jarduerak.
- Esku-hartze psikosoziala.
- Gizarte laguntza.
Nola eska dezakezu zerbitzua?
- Udaleko Gizarte Zerbitzuetan hartutako hitzordu baten bidez.
- Gizarte Zerbitzuen bulegoetan aurrez aurreko elkarrizketa eginez.
- Plaza pribatu baten kasuan zerbitzua zuzenean eskatuz.
Zein zentro daude Hondarribian?
Betheram-Caser adinekoentzako egoitza-zentroak
Betheram-Caser adinekoentzako egoitza-zentroak arreta osoa eta bizitoki iraunkorra zuzkitzen die mendekotasuna duten adinekoei. Eskainitako zerbitzuak: ostatua eta mantenua, zaintza pertsonala, osasun-laguntza eta erizaintza, kultura-jarduerak eta osasuna sustatzeko jarduerak. Itundutako plazak.
San Gabriel Egoitza Fundazioa
San Gabriel Egoitza Fundazioa Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta dago.