Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Gizarte-zerbitzuen sisteman diharduten erakundeen edo elkarteen proiektuetarako diru-laguntzak 2025

Gizarte-zerbitzuen sisteman diharduten erakundeen edo elkarteen proiektuetarako dirulaguntzak 2025

Norentzat

Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte beren ekintzak Hondarribian eta eskualdean garatzen dituzte irabazizko helbururik gabeko elkarte eta entitateek. Lurralde mailakoek ere eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta udal esparrua gainditzen badute edota Hondarribiko udalerriko pertsonak atenditzen badituzte.

Horretaz gainera, beren jarduera Gizarte Zerbitzuen esparruan garatu beharko dute eta beren helburua izango da, partaidetza sustatzea eta gizarte-laneko boluntarioak, herritarren arteko laguntasuna eta gizarteratzeko arazoak dituzten pertsonekiko arreta bultzatzea.

 

Epea

Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita zenbatzen hasita hilabetekoa izango da, igande edo baliogabea izan ezik; horrela suertatuz gero, hurrengo lanegunera atzeratuko baita.

 

Non eskatu

Eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira Hondarribiko Udalaren web orriko Sarrera Erregistroren bitartez. Horrez gain Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan zehaztutako beste edozein bidetatik ere aurkeztu ahal izango dira.

Bide elektronikoa erabili beharko dute horretara behartuta dauden subjektuek (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 legearen 14. artikulua): besteak beste, pertsona juridikoak eta izaera juridikorik gabeko erakundeak.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostegunera: 8:30 - 14:00 / 16:00 - 18:00 • ostiralak: 8:30 - 14:00 • larunbatak: itxita.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera:  8:30 - 14:00 • larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskaera orria behar bezala beteta.
  • Nortasunaren egiaztagiriaren fotokopia (NAN, estatutuak, eraketa-eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria, eta abar.)
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
  • Udalak kontsulta egingo die zuzenean beste administrazioei eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko. Hala ere, eskatzailea kontsulta horren aurka agertzen bada, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituenaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
  • Banketxe edo aurrezki-erakunde batek emandako agiria, urte horretan bere izenean dagoen kontu korronte baten titulartasuna egiaztatzen duena.
  • Diruz laguntzea eskatzen den proiektu, jarduera edo egitasmoa azaltzen duen txostena.
  • Proiektu, jarduera edo egitasmoaren sarrera eta gastuen aurrekontu zehaztua.
  • Beste sail eta erakundeen aurrean eskatutako eta jasotako dirulaguntzei buruzko erantzukizunpeko-aitorpena.
  • Dirulaguntzaren onuradun izan ahal izateko egoeran egotea egiaztatzen duen erantzukizunpeko-adierazpena.

 

Dokumentazioa

 

Araudi aplikagarria

 

Online Tramitazioa