GazteTEK Gabonak 2022
GAZTERIAren proiektua
Hondarribiko Udalak GAZTETEK tailer teknologikoen ekitaldi berri bat antolatu du. Ekimen hau Hondarribia Abian Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Planaren barruan txertatuta dago, eta Bidasoa Bizirik sozietatearen lankidetzarekin egiten da.
Helburua
Tailer horiek Gabonetako eskola oporraldian egingo dira, eta 8 urtetik 13 urte bitarteko umeei zuzenduta daude, 8 eta 10 urte bitartekoentzat eta 11 eta 13 urte bitartekoentzat.
Programatutako tailerren helburua haien ingenioa sustatzea da, jarduera teknologiko dinamiko, sortzaile eta berritzaileen bidez. Tailer teknologikoen horien bidez haien asmamena sustatzen da eta sormen ekintza pizten da. Gaztetxoen ekintzailetza izpiritua piztu nahi da, eta bide batez, teknologia berrietara hurbilarazi hainbat gai dituzten lantegien bidez: programazioa, bideo-jokoen diseinua eta sortzea, errobotika, eta 3D inprimatzea. Proposatutako jarduera guztiak praktikoak dira, eta erabiliko diren tresnak errazak eta intuitiboak direnez, sormen gaitasunak sustatzen lagunduko dute.
Abenduak 26-30 eta urtarrilak 02-05
Tailerrak 8, 9 eta 10 urte
- Tailerra “Inventor Lab: Robot Car + Game Kontsola”: abenduak 26-30
- Tailerra “Inventor Lab: Sumobot”: urtarrilak 02-05
Tailerrak 11, 12 eta 13 urte
- Tailerra “Micro: Bit Experience”: abenduak 26-30
- Tailerra “3D Inprimaketa”: urtarrilak 02-05
goizez: 9:30 - 13:30
Azaroaren 24tik abenduaren 4ra
- Plazak: 10 tailer bakoitzean – (Zozketa egingo da, eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago jasotzen badira.).
- Aurrez aurrekoa Gazteen Zerbitzuan, Javier Ugarte 6
Programaren baitan burutu diren tailerrak

Abenduak 2022
Tailer honetan Micro:Bit plaka elektronikoa erabiliz parte-hartzaileek blokeka programatzen ikasiko dute Toky Marker plakarekin, argi eta kolore efektuak sortzen, mezuak programatzen, oharrak bidaltzeko sentsoreak erabiltzen, plakaren piano elektrikoa erabiltzen, plakaren erloju programagarria erabiltzeno, eta abar.
Ikastaroan gainera robotika eta programazioa praktikatuko da, Micro:Maqueen Robotarekin.