Aplikazio habiaratuak
2018 Gazteria diru-laguntza deialdia
Gazteria departamentuko diru-laguntzak emateko deialdia. 2018
Norentzat
Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte gazte ekintzak burutzen dituzten irabazizko helbururik gabeko eta Hondarribian errotutako erakunde juridiko pribatuek.
Eskaera-epea
Hilabete, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 9a arte.
Eskatzen den dokumentazioa
- Diru-laguntza eskaera normalizatua, eranskinetan datorren A eredua, beteta.
- Nortasuna ziurtatzeko dokumentua (kasuaren arabera NAN, estatutuak, dagokion erregistroan sartutako eratze-eskriturak, dagokion erregistroak luzatutako ziurtagiria...).
- Identifikazio Fiskalerako Kodearen fotokopia.
- Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzaren ordainketetan indarrean den urtean egunean izatearen ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek ez dituzte aurkeztu beharko HIRU MILA EURO baino zenbateko txikiagoa eskatzen dutenek.
- Banku- edo aurrezki-erakunde batek luzatutako dokumentua, indarrean den urtean kontu korrontearen titulartasuna baieztatuz.
- Urteko ekintzen programaren edo eskatutako diru-laguntzaren xede den proiektuaren deskribapen zehatza.
- Entitatearen ibilbidea egiaztatzen duen txostena. Entitate eskatzailearen estatutuak eta curriculuma: partaide kopurua, adinak eta begirale kopurua.
Izapideak non egin
BAZ Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |