Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Gabonetako jarduerak 2022

2022ko Gabonetako jarduerak

 

Parte hartzea

Abenduaren 20ra bitartean tailerretan parte hartu nahi duten pertsonek izen-emate orria bete beharko dute.

Zozketa egingo da 2022ko abenduaren 21ean, tailerretarako partehartze eskaerak tailerren aforoa baino gehiago badira.

Gabonak 2022

 

 

Tailerrak

Gabonetako girlanda
Gabonetako girlanda

2022ko abenduak 26

Origamiz egindako gabonetako zuhaitzak, hiru dimentsiotako bolak, artilezko elur malutak, ... Irudimenarekin eta teknika desberdinekin girlanda bat egingo dugu gabonetako zuhaitza edo gure etxeko txokoren bat apaintzeko.

  • Adina: 5-11 urte.
  • Ordua: 11:00-12:30.
  • Lekua: Itsas Etxea Auditoriuma.
Gabonetako plateren tailerra
Gabonetako plateren tailerra Arraunlari Berrirekin

2022ko abenduak 27

Gabon hauetan zure gonbidatuak aho zabalik utziko dituen plater nagusi bat eta postre bat prestatzen ikasi nahi duzu? Zatoz Jon Couso sukaldariak emango duen tailerrera eta ikasi errezeta onenak!

  • Adina: Helduak.
  • Ordua: 18:30-20:00.
  • Lekua: Itsas Etxea Elkartea.
Gabonetako koroa
Gabonetako koroa Endanearekin

2022ko abenduak 28

Sortu gabonetako koro bat material naturalekin etxeko atean zintzilikatzeko edota jai hauetan mahaigainean jarri ahal izateko. Hainbat material eta teknika erabiltzen ikasiko dugu konposizio politak sortzeko.

  • Adina: Helduak.
  • Ordua: 11:00-12:30.
  • Lekua: Endanea (Jaitzubia 40).
Gabonetako gailetak
Gabonetako gailetak Garuarekin

2022ko abenduak 28

Tailer dibertigarri eta goxoa txikienek gabonetako elementuen forma duten gailetak prestatu eta apaindu ahal izateko.

  • Adina: 5-11 urte.
  • Ordua: 16:30-18:00.
  • Lekua: Garua (Donostia kalea 25).
Ilustrazioa eta estanpazioa
Ilustrazioa eta estanpazioa Julia Lasarekin

2022ko abenduak 29

Pertsonalizatu zure oparien paperak eskuzko teknikekin. Julia Lasak opari-txartelak ilustratzen eta inprimatzen erakutsiko digu gabonetan hauetan erabili ahal izateko.

  • Adina: Helduak.
  • Ordua: 11:30- 13:00.
  • Lekua: Itsas Etxea Auditoriuma.
Errege erroskoa
Errege erroskoa Garuarekin

2022ko abenduak 29

Ikasi ezazu jai hauetan gehien desio den postrea egiten: errege-erroskoa! Errezetaren pauso guztiak eta trikimailuak ikasi ahal izango dituzu. Eguberri hauetan postre aparta egin!

  • Adina: Helduak.
  • Ordua: 16:30-18:30.
  • Lekua: Garua (Donostia kalea 25).
Elur-bola
Elur-bola

2022ko abenduak 30

Elur-bola klasikoen magian oinarrituta, gabonetako zuhaitza apaintzeko bola apaingarriak egindo ditugu. Txikienek beren irudimena erabili ahal izango dute eta gustokoen dituzten pertsonaiak jarri elurrezko esferaren barruan.

  • Adina: 5-11 urte.
  • Ordua: 11:00-12:30.
  • Lekua: Itsas Etxea Auditoriuma.
Gabonetako collage
Gabonetako collage-a Axalianekin

2022ko abenduak 30

Naturako motiboekin passepartout -n egindako collage -n, konposizioa eta kolorea ikasi eta landu.

  • Adina: Helduak.
  • Ordua: 18:30-20:00.
  • Lekua: Axalian (Muliate Plaza 7).
Gabonetako pertsonaiak
Gabonetako pertsonaiak

2023ko urtarrilak 2

Olentzero, Maridomingi, elurretako panpina, ... Gabonak pertsonaia magikoz beteta daude eta tailer honetan apaingarri polit bihurtuko ditugu material desberdinak erabiliz.

  • Adina: 5-11 urte.
  • Ordua: 11:00-12:30.
  • Lekua: Itsas Etxea Auditoriuma.
Ponpoiak
Ponpoiekin egindako koroa

2023ko urtarrilak 3

Tailer honetan ohiko koroaren haurrentzako bertsioa sortuko dugu artilezko ponpoiekin. Koloretsua, monokromatikoa, fina, potoloa, bakoitzak gustukoen duen bertsioa sortu ahal izango du.

  • Adina: 5-11 urte.
  • Ordua: 11:00-12:30.
  • Lekua: Itsas Etxea Auditoriuma.

 

 

Gabonetako jarduerak merkatuan (Arrantzale auzoan)

  • Abenduak 16 • 17:00-20:00
  • Abenduak 17-18 • 11:00-20:00
  • Abenduak 19-23 • 11:00-14:00 / 17:00-20:00

Jarduerak

  • Txikitxoko: arte, margolanak eta jolas libreetarako minimunduak.
  • Mahai jolasak: hainbat mahai-joko, bikotekidearekin edo pertsona gehiagorekin jokatzeko.
  • Jolas dinamikoak: zapi-zapia edo semaforoa bezalako jolas dinamiko dibertigarriak.
  • Abenduak 18 • 17:00-18:00 / 18:00-19:00 • Txokolate tailerra: familia guztiarentzat.