Aplikazio habiaratuak
Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa
Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa
Laguntza ekonomiko honek xede du familia inguruneko zaintzaile ez profesionalak mendekotasuna daukan pertsonari ematen dion arretako gastuak estaltzea.
Norentzat
- Estatuko lurraldean legalki bizi izatea gutxienez 5 urtez, horietatik 2 behintzat eskaera aurkeztu aurrekoak izanda. 5 urtetik beherako umeen kasuan, eskakizun hori umea zaintzeko ardura dutenek bete beharko dute.
- Gipuzkoan erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
- Zerbitzua Gipuzkoan eman behar da.
- Mendeko pertsona bezala baloratuta egotea edozein gradutan.
- Prestazio horren egokitasuna baieztatuta egotea mendekotasuna daukan pertsona bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuek egindako txostenaren bitartez.
- Mendekotasun egoerarako beharrezkoak diren arreta eta zaintza etxean ematea eta egokiak izatea mendekotasun gradu eta mailaren beharretarako.
- Beharrezko zaintza ondo emateko etxeko elkarbizitza eta bizigarritasun baldintzak egokiak izatea.
- Zaintzaileak honakoak bete beharko ditu:
- 18 urtetik gorakoa izatea eta legez Gipuzkoan bizitzea.
- Mendekotasuna daukan pertsonaren ezkontidea edo izatezko bikotekidea, edo odol, ezkontza edo adopzio bidez senidea izatea hirugarren ahaidetasun graduraino, eta mendeko pertsonarekin bizitzea eta etxe berean erroldatuta egotea. Familia lotura hori ez da eskatuko erlijiosoek beren komunitateko beste kideei zaintzak eskaintzen dizkietenean.
- Zaintzaileak ezingo dizkio bere zerbitzuak eskaini etxe berean, edo beste batean laguntzaile pertsonal bezala, mendekotasun egoeran bizi diren bi pertsona baino gehiagori.
Izapideak non egin
Informazioa eta tramitazioa Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
Gizarte Zerbitzuak, Berdintasuna eta Lankidetza |
Beharrezko dokumentazioa
- Pentsioaren ziurtagiria, pentsioduna bada.
- Kobraketa helbideratu nahi den kontu korronte zenbakia: 20 digituak.
- LAGUNTZAILEA
- NA, AIZ edo IFZ indarrean.
- Gizarte Segurantzako txartela.
Eskabideari ez zaio erantzunik emango, dagokion egunean gizarte langilearekin hitz egin arte.