Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Euskera

Aplikazio habiaratuak

Euskara Mahaia

Euskara Mahaia

2024ko Martxoko Udalbatzan gure herrian Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoa onartu zen (2023-2027), eta Plana aurrera eramateko egindako partaidetza prozesuan jaso zen herri mailako Euskara Mahaia sortzea ezinbestekoa zela, planean jasotzen diren asmoak aurrera eramateko.

Euskara Mahaiaren helburua gure herrian euskarak duen erabileran eragitea da, elkarlanaren bidez, herriko lau eremutan, hala nola ostalaritza – merkatariak alde batetik, aisialdia eta kirol espazioetan bestetik, hezkuntza komunitatean hirugarrenik eta herritarrengan osotasunean azkenik.

Euskararen Mahaian herriko eragileen ordezkariek parte hartzen dute (ikastetxe, euskara elkarte, kirol talde, merkatari, ostalaritza, herri eragile, enpresak..) eta baita ere norbanakoek.

Esparru horiek esku har dezaketen eremu gisa identifikatu dira.

Euskara Mahaia

Grafikoa

Jarraian, egindako bileren eta horietako bakoitzari dagozkion akta eta dokumentuak zerrendatzen ditugu.

2026

  • III. Euskara Mahaia: Urtarrilaren 28 (aurkezpena)
  • III. Euskara Mahaia: Urtarrilaren 28 (akta)

2025

Euskaraldiaren Batzordearen baitan burutu ziren bilerak.

2024

  • I. Euskara Mahaia: Maiatzak 29 (aurkezpena)
  • I. Euskara Mahaia: Maiatzak 29 (akta)
  • II. Euskara Mahaia: Azaroak 12 (akta)