Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Euskararen egoera ulertzeko GAKOAK
Euskararen egoera ulertzeko GAKOAK

Munduan 7.000 hizkuntza inguru daude UNESCOren arabera. Gaur egun, bi astean behin hizkuntza bat desagertzen da eta mende honen amaierarako, hizkuntzen erdia galduko dela aurreikusten da. Hori ote da euskararen etorkizuna? Desagertzea? Ez al zegoen ba inoiz baino euskaldun gehiago? Zenbaterainokoa da egoeraren larritasuna? Euskararen egoeraz jabetzeko bidaia labur bat proposatuko dizugu bideo sail honekin. Euskararen galera eta biziberritzea ikusiko ditugu. Baita gaur egungo geldialdi egoera ere. Geldialdia?!!!? Bai, bai: geldialdia! Hobe dugu diagnosi egokia egin eta gauzak diren bezala begiratu, ilusio faltsuekin sendabide desegokien bila aritzea baino. Euskararen egoerari buruzko ikuspegi berria eskaini digu Iñaki Iurrebaso ikerlariak. Gako nagusiak ikusiko ditugu bideo hauetan.