Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Cabecera Euskaraoke

Aplikazio habiaratuak

Título Euskaraoke

Euskaraoke herrikoia • Maiatzaren 24an

Izen ematea: Martxoaren 31tik Apirilaren 30a bitarte

Gure herria erdera nagusi duen udalerri euskalduna da, nahiz eta %72,8k euskaraz jakin, bere erabilera oso eskasa delako (%16,3koa 2021ean, %24,6koa 2016an). Hau da, Hondarribiarrok euskaldun sentitzen gara, baina ez dugu euskaraz hitz egiten. A ze panorama gurea!
Hondarribiaren biztanle kopuru antzeko beste herri batzuetan, nahiz egoera globalak berdinak izan, erabilera bikoitza da gutxienez (%30)).

Zeren zein ezberdina litzateke gure herriko errealitatea, zu, zure klasekideak, zure lagunak, zure kuadrilla, zure guraso lagunak, zuek guraso, zu elkartean, zu entrenamenduan, zu parrandan, zu erosketetan, finean, dokumentu hau irakurtzen duen bakoitza bere egunerokoan euskaraz biziko balitz. Hau da, denak EuskaraDUNAK bagina, euskaldunak sentitzeaz gain.

Eta hori da Euskaraoke Herrikoiarekin aktibatu nahi duguna, Hondarribiarrok euskaraz egitea, euskaraldiko egunak euskara erabiltzearen aldeko hizkuntza ohituran aldatzeko mugarri izatea, jakinda norbanakoak egiten duen hori herri oso baten konpromisoa dela. Errazagoa baita euskararen alde lerrokatzea, ondokoa ere horretan ari dela sentituz gero.

Beraz, Euskaraoke Herrikoan parte hartzeak, berekin KONPROMISO hauek dakartza:

  • Euskara maitatzeaz gain, erabili egingo dugu. Euskara izango da Euskaraldiko egunetan erabiliko dugun hizkuntza eta Euskaraoke egunean, Madalena Plaza euskararen arnasgune izango da.
  • 16 urtetik gorako partaideek Euskaraldiko Ahobizi edo Belarriprest txapa jarria eramango dute.
  • 16 urtetik beherako partaideek, xaxatzaile txapa eramango dute.
  • Partehartzaile guztiek ekimenerako egindako zapi berezia eramango dute.

DLYFormulario

Euskaraoke 2025 • Izen-ematea

Taldearen ezaugarriak eta nahiak

Harremanetarako Informazioa

Taldearen hizkuntza ohiturak

KLAUSULA:
Datu hauekIn euskararen erabileraren inguruko lanketa egiteko baimena ematen diguzue.

Datuen babeserako legea

Oinarri hartuta 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluak xedaturikoa, Hondarribiko Udalak adierazten dizu formulario honen bitartez zure gainean eskuratzen dituen datuak Hondarribiko Udalarenak diren fitxategi automatizatuetan jasoko dituela adierazitako zereginetarako.

Nahi izanez gero, datuok ikusi, aldatu, kendu edo aurkatzeko eskubidea erabil dezakezu helbide honetara idatziz:

Hondarribiko Udaleko Errolda Nagusia - Kale Nagusia, 20 - 20280 Hondarribia