Aplikazio habiaratuak
Cabecera Euskaraldia 2025
Aplikazio habiaratuak
Contenido Euskaraldia 2025
Herri Batzordea eratzeko eta Euskaraldiaren jarduerak eta antolaketa kudeatzeko bilera
Otsailaren 4ean, 18:30ean, Udaletxeko Areto Nagusian bilera irekia egingo da, Herri Batzordea osatu eta Euskaraldiko ekimenak eta antolakuntza kudeatzeko.
Deialdi ahalik eta zabalena egin nahi genuke. Norbanako, elkarte, eragile… Denek dute zer esana eta zer egina aktibazioan. Hizkuntz ohiturak aldatzea muin, uste dugu lanketa honen eragin biderkatzailea handia izan daitekeela. Euskaraldia baliatu behar dugu harreman berriak sortzeko, ilusioa pizteko, nortasuna sendotzeko. Horretarako gako izango da ondo saretzea eta daukagun indarra ondo kudeatzea.
Udalean argi daukagu Euskaraldia erreminta interesgarria dela herrian bizi dugun egoera iraultzeko.
Animatu zaitez!
Entitate publiko eta pribatuentzako deialdia
Euskaraldian zuen entitateak ere badu lekua!
Euskaraldia euskararen erabilera areagotzeko ariketa soziala da, eta Euskaraldiaren laugarren edizioan ere entitateek bertan parte hartzeko aukera izango duzue. Zuen entitateak euskararen erabileran urratsak eman nahi baditu, hemen duzue aukera ezin hobea euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko.
Euskaraldian parte hartuz, entitateak euskararen erabileran urratsak emateko aukera izango du. Bertako kide guztiak, lankideak zein bezeroak, euskara gehiago erabiltzera gonbidatuko ditugu.
Hartu parte!!

Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da.

Ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak belarriprest dira. Gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz; baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.