Aplikazio habiaratuak
Cabecera Euskaraldia 2022
Aplikazio habiaratuak
Contenido Euskaraldia 2022
Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da.
Ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak belarriprest dira. Gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz; baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.
Ekitaldiak
Hondarribia hizkuntzen erabileraren neurketaren aurkezpena
Sozio Linguistika Klusterra, Belen Uranga
Euskaraldiko informazio mahaia
Ahobizi edo Belarriprest modura izena emateko aukera egongo da bertan
Hitzez ekiteko ekitaldia Arkolla auzoan
11:30ean, Koldo Ortegaren eskutik bisita gidatua
12:30ean, Karolina Sainz de Bikuña aurkezlea, Euskaraldia azaltzeko, lorpen eta erronka berrien ereduak emanez
Jarraian, Mikel Arruabarrenak olerki irakurketa
Ahobizi edo Belarriprest modura izena emateko aukera egongo da bertan
Euskaraldiari buruz hitzaldi didaktikoa
Hizlaria: Garikoitz Goikoetxea
Hitzez ekiteko ekitaldia Jaitzubia auzoan
11:30ean, Koldo Ortegaren eskutik bisita gidatua
12:30ean, Karolina Sainz de Bikuña aurkezlea, Euskaraldia azaltzeko, lorpen eta erronka berrien ereduak emanez
Ahobizi edo Belarriprest modura izena emateko aukera egongo da bertan
Euskaraldiari buruz hitzaldi didaktikoa
Hizlaria: Garikoitz Goikoetxea
Gune ibiltaria + Hitzez ekiteko ekitaldia
18:30ean, Euskaraldiko gune ibiltaria
18:45ean, Euskaraldiko abestiaren koreografia Pilar Peñaren taldearen eskutik
Jarraian, bakarrizketa
2022-10-28 (ostirala)
Ona egiten badu, San Pedro kalean, Enbata eta Yola parean
Txarra egiten badu, Itsas Etxean
18:30
Ahobizi edo Belarriprest modura izena emateko aukera egongo da bertan
Hitzez ekiteko ekitaldia Amute auzoan
11:30ean, Eriz magoa
Jarraian, Karolina Sainz de Bikuña aurkezlea, Euskaraldia azaltzeko, lorpen eta erronka berrien ereduak emanez
Eta jarraian, beste zenbait ekitaldi zehazteko
Ahobizi edo Belarriprest modura izena emateko aukera egongo da bertan
Euskaraldiko informazio mahaia
Ahobizi edo Belarriprest modura izena emateko aukera egongo da bertan
Aplikazio habiaratuak
Vídeos Euskaraldia 2022
Testigantzak
Euskaraldiaren aurkezpena Jaizubian
Euskaraldiaren aurkezpena Amuten
Euskaraldiaren aurkezpena Arkollan
Euskaraldiaren aurkezpena San Pedro kalean
Maria Karrera
Duela 19 urte hartu zuen Ipotx denda, eta hasieratik oso argi izan zuen gazteekin komunikatzeko erabiliko zuen hizkuntza euskara izango zela.
Edurne Etxebeste - Mayi Etxebeste
Palacete Hotelaren haria euskara dela kontatu digute. Normalean, bezeroak euskaraz hartzen dituzte eta horrek turistengan jakin-min handia sortzen duela diote.
Ana Mari Elizazu
Urte askotan zehar andereño bezala ibili izan da. Ana Marik kontatzen digunez, bera pasatzen ikustean, askok gaztelera euskaragatik aldatzen zuten.
Mariano San Jose
Beste urte batez, belarriprest txaparekin parte hartuko du euskaraldian. Jendeak hasieratik euskeraz hitz egiten diola komentatzen du, eta horrela berari mintzamena lantzea erosoago egiten zaiola dio.
Itzayana Navarrete
Euskaldun-berria da, duela bost urte etorri zen Nicaraguatik, eta gaur egun euskara ikasten dabil. Aurten, euskara lantzeko helburuarekin belarriprest izango dela dio.
Joxan Sima
Aurten Euskaraldian belarriprest bezala parte hartuko duela dio Joxan Simak, eta euskara gehiago hitz egitea gustatuko litzaiokela dio.
Urko Iridoi
2018an egindako lehen Euskaraldiaz oroitzen da. Garai hartan Bilboko san Franzisko auzoan bizi zen, eta ez zuen inoiz bizilagunekin euskaraz hitz egiten.
Txema Olazabal
Txema Olazabalek Euskaraldia euskera gaientzeko eta gehiago erabiltzeko tresna berezi eta polita dela deritzo.