Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrentzat dirulaguntzak

Norentzat

Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrentzat. Baita autoikaskuntza ikastaroak, Barnetegietan ikastaroak edo Unibertsitateek udan euskaraz euskal kulturari buruz antolatutako ikastaroak egin dituzten herritarrentzat.

 

Eskaera-epea

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2021ko  irailaren 15a izango da.

 

Eskatzen den dokumentazioa

  • Eskaera orria behar bezala beteta.
  • Nortasunaren egiaztagiria (NAN, NAN, estatutuak, eraketa-eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria, eta abar).
  • Udalak kontsulta egingo die zuzenean beste administrazioei eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko. Hala ere, eskatzailea kontsulta horren aurka agertzen bada, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituenaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
  • Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
  • Ikastaroa ordaindu izanaren faktura eta egiaztagiria*.
  • Egindako ikastaroaren aprobetxamendua eta asistentzia % 80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak edo ikasketa zentroak berak emana*.
  • Hondarribian erroldatuta egotea*.
  • Dirulaguntzaren onuradun izan ahal izateko egoeran egotea egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.
  • Langabezian egonez gero, EABA langabetu txartelaren fotokopia.

OHAR GARRANTZITSUA:

* Udal Euskaltegiko ikasleek ez dituzte 5), 6) eta 7) puntuetako dokumentuak aurkeztu beharko. Euskara Zerbitzuko teknikariek egiaztatuko dute eskatzaileek baldintza hauek betetzen dituztela..

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Dokumentazioa

 

Justifikatzeko dokumentuak deskargatu

 

Online Tramitazioa