Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Parketarrak
Parketarrak
Hurrengo saioak 2026ko maiatzaren 7, 14, 21 eta 28
- ZABU-ZIBU (Helduekin) 3-5 urte 17.00tan
- TXIRRINTON 6-9 urte, 17:00tan
Parketarrak Euskara Sailak bultzatutako ekimena da, parkeetan ere euskaraz jolastu eta hitz egitea sustatzeko.
Helburua da haurrek eta gurasoek eguneroko harremanetan euskaraz aritzea erraztea, hizkuntza ohiturak indartzea eta kalean zein aisialdian euskararen presentzia handitzea.
Jarduera parkeetan antolatzen da, saio egokitu eta hurbilekin; horrela, familien parte-hartzea eta euskararen erabilera modu atsegin eta naturalean sustatzen dira.
Hondarribiko udalaren euskararen normalizazio plan zabalagoaren barruan kokatzen da, udal administrazioan eta herriko bizitzan euskararen erabilera gehiago zabaltzeko helburuarekin.
Ekimena 2023-2024 ikasturtean egin zela lehengo aldiz herrian: azaroan egin ziren 4 saio eta maiatzean beste 4.
Ondorengo urteetan ere bai udaberrian eta bai udazkenean egin dira:
- 2024-2025 ikasturtean: urrian eta maiatzean
- 2025-2026 ikasturtean: urrian eta maiatzean.
Famileik gustura hartzen duten egitasmoa da, parte hartze ona du, eta, ondorioz, egonkortu dela esan dezakegu, aurrera begira ere jarraipena izango duena.

