Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Euskara sustatzeko ekintzak antolatzen dituzten elkarte edo taldeentzat dirulaguntzak

Norentzat

Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte, Hondarribiko haur nahiz helduentzat euskara sustatzeko ekintzak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko  Hondarribiko elkarte edo taldeek, baldin eta indarrean dagoen araudiaren arabera eratu eta dagozkien erregistroetan inskribatuta badaude.

Eskualdeko taldeek ere dirulaguntza hori eskuratu ahal izango dute, baldin eta Hondarribiko biztanleei parte hartzeko aukera ematen badiete.

 

Eskaera-epea

Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitaratzen den biharamunetik hasi eta 2022ko irailaren 15ean amaituko da.

 

Eskatzen den dokumentazioa

  • Dirulaguntza eskaera normalizatua. Eskabide honek atal hauek ditu (bete beharrekoak):
    • Beste sail eta erakundeen aurrean eskatutako eta jasotako dirulaguntzei buruzko erantzukizunpeko aitorpena.
    • Dirulaguntzaren onuradun izan ahal izateko egoeran egotea egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.
    • Proiektu, jarduera, edo egitasmoaren sarrera eta gastuen aurrekontu zehaztua.
  • Nortasunaren egiaztagiria (NAN, estatutuak, eraketa-eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria, eta abar).
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
  • Udalak kontsulta egingo die zuzenean beste administrazioei eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko. Hala ere, eskatzailea kontsulta horren aurka agertzen bada, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin  betebeharrak egunean dituenaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
  • Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
  • Diruz laguntzea eskatzen den proiektu, jarduera edo egitasmoaren  memoria.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Dokumentazioa

 

Justifikatzeko dokumentuak deskargatu

 

Dokumentuak deskargatu

 

Online Tramitazioa