Aplikazio habiaratuak
Euskara arloko dirulaguntzak emateko deialdia
Euskara arloko dirulaguntzak emateko deialdia • 2024
Xedea
Oinarri hauen xedea, Hondarribiko Udalak 2024an Euskararen sustapenerako emango dituen dirulaguntzak arautzea da eta eskatzeko epea maiatzaren 17tik aurrera irekia egongo da irailaren 15a arte.
Norentzat
- A lerroa • Udan 16 urtetik beherako ikasleentzat euskara ikastaroak antolatzen dituzten Hondarribiko ikastetxe guztiek: 9.800 €.
- B lerroa • Euskara sustatzeko ekintzak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte edo taldeek: 7.000 €.
- C lerroa • Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrek. Baita autoikaskuntza ikastaroak, Barnetegietan ikastaroak edo Unibertsitateek udan euskaraz euskal kulturari buruz antolatutako ikastaroak egin dituzten herritarrek: 17.000 €.
- D lerroa • Establezimenduetako errotulazioa euskaraz jartzen dutenek: 1.800 €.
- E lerroa • Web orriak euskaraz jartzen dituzten elkarte, enpresa eta abarrek: 2.000 €.
Eskaera epea
Eskaera epea, maiatzaren 17tik aurrera irekia egongo da irailaren 15a arte.
Non eskatu
Eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira Hondarribiko Udalaren web orriko Sarrera Erregistroren bitartez. Horrez gain Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan zehaztutako beste edozein bidetatik ere aurkeztu ahal izango dira.
Bide elektronikoa erabili beharko dute horretara behartuta dauden subjektuek (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 legearen 14. artikulua): besteak beste, pertsona juridikoak eta izaera juridikorik gabeko erakundeak.
Izapideak non egin
BAZ Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostegunera: 8:30 - 14:00 / 16:00-18:00 • ostiralak: 8:30 - 14:00 • larunbatak: itxita. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Dirulaguntza eskaera normalizatua. Eskabide honek atal hauek ditu (bete beharrekoak):
- Beste sail eta erakundeen aurrean eskatutako eta jasotako dirulaguntzei buruzko erantzukizunpeko aitorpena.
- Dirulaguntzaren onuradun izan ahal izateko egoeran egotea egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.
- Proiektu, jarduera, edo egitasmoaren sarrera eta gastuen aurrekontu zehaztua.
- Nortasunaren egiaztagiria (NAN, estatutuak, eraketa-eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria, eta abar).
- Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
- Udalak kontsulta egingo die zuzenean beste administrazioei eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko. Hala ere, eskatzailea kontsulta horren aurka agertzen bada, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituenaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
- Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
- Diruz laguntzea eskatzen den proiektu, jarduera edo egitasmoaren memoria.
Horrez gain, C lerroko eskaerek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
- Ikastaroa ordaindu izanaren faktura eta egiaztagiria *.
- Egindako ikastaroaren aprobetxamendua eta asistentzia % 80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak edo ikasketa zentroak berak emana *.
- Hondarribian erroldatuta egotea *.
- Langabezian egonez gero, EABA langabetu txartelaren fotokopia.
* Hondarribiko Udal Euskaltegiko ikasleek ez dituzte * batekin markatuta dauden dokumentuak aurkeztu beharko.
Bestalde, D lerroko eskatzaileek honako dokumentazio ere aurkeztu beharko dute:
- Jarritako errotuluaren kokapena eta argazkia.
- Ordaindutako faktura eta dagokion ordainagiria.
Dokumentazioa
Dokumentuak deskargatu
Justifikazioa