Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Euskal Txiste Grafikoak 2018

Euskal Txiste Grafikoen Lehiaketa 2018

Hondarribiko Udaleko Euskara Sailak 27. Euskal Txiste Grafikoen Lehiaketa antolatu du.

Partaidetza

Lehiaketa honetan edonork parte har dezake.

Gaia

Librea.

Modalitatea

Lehiaketak hiru maila izango ditu:

A: 16 urtez gorakoentzat (300 eta 200 euroko bi sari) 
B: 12 urtetik 16ra bitartekoentzat (150 euroko bi sari) 
D: 12 urtetik beherakoentzat (komiki liburuen bi sorta)

Lanak eta aurkezpena

Lan bakoitzak bineta bat bakarrik izan beharko du, eta ezinbestekoa da bokadiloaren erabilera. Narrazioaren bidezko txisterik ez da onartuko. Hala ere, testua ezinbestekoa da, eta euskarazkoa beharko du izan.

Neurria: A eta B mailatan DIN A-3 orria erabili beharko da, eta D mailan DIN A-4a.

Lan bakoitzak bere izenburua edukiko du, eta lanarekin batera gutunazal itxi bat aurkeztuko da. Gutunazalaren gainean lanaren izenburua eta zein mailatan parte hartuko duen idatzi beharko da. Barruan, aldiz, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Nortasun agiriaren kopia ere erantsi beharko du parte hartzaileak, baldin badu.

Lanak BAZen utzi edo posta-kutxan sartu beharko dira

  • Hondarribiko Udala – BAZ (Biztanle Arreta Zerbitzua)
    Kale Nagusia, 20. Hondarribia (Gipuzkoa)

Epea

Lanak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 15ean amaituko da.

 

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi euskara@hondarribia.eus helbidera

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.