Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Euskadi Bono-Denda eta Euskadi Turismo Bonoa

Euskadi Bono-Denda eta Euskadi Turismo Bonoa

Hondarribiko Udala Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen Euskadi Bono-Denda eta Euskadi Turismo Bonoa kanpainari atxiki zaio. 

Hondarribiko Udalak ahaleginak eta baliabideak batu nahi izan ditu, kudeaketarako sistema bakarraren bidez; horretarako 300.000 euro jarri ditu (150.000 merkataritzarako eta 150.000 euro turismo bonorako). 

Helburua programa honi atxikiak diren Hondarribiko establezimenduetan kontsumitzea sustatzea da, hala haien jarduerari eusten laguntzeko. 

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen eta Hondarribiko Udalaren ekarpen erantsia duen DENDA/TURISMO BONO ekimenean parte hartzera animatzen zaituztegu. 

Ekimenean parte hartzeko Eusko Jaurlaritzak jarritako plataforma erabili behar da. Izena eman baduzu ez duzu berriz egin beharrik. Programan izena eman nahi baduzue lotura hauek erabili behar duzue:

  • Establezimenduen atxikipen epea​: 2020ko urriaren 6tik 27ra
  • Bonuen indarraldia​: 2020ko urriaren 28tik abenduaren 31 arte

Programa hau arautzen duten oinarriak Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian 2020ko urriaren 5ean argitaratutakoak dira: Euskadi Bono Denda, Euskadi Turismo Bonua