Aplikazio habiaratuak
Etxeak eta jauregiak
Etxeak eta Jauregiak
Ezagutu etxeak eta jauregiak. Hondarribiko hirigune historikoak ezkutaturik dituen altxorrak.
1. Udaletxea
Estilo barrokoa du, eta 1731 eta 1740 urteen artean eraiki zen.
2. Carlos V.aren gaztelua
Egun, paradorea da. Hiriko eraikinik adierazgarrienetakoa da. Oinplano angeluzuzena duen gotorleku bat da. Erdi Aroan eraiki zen, Hondarribia eusten duen muinoko alderik altuenean. Carlos V.a enperadorearen erregealdian handiagotu zelako du izen hori. Esaten denez, jauregi-gaztelu honetan hartu zuen ostatu. 1968an, berroneratu eta paradore bilakatu zuten. Funtzio bera izaten jarraitzen du egun, eta Gipuzkoako lurralde historikoan den Estatuaren hotel-sare horretako bakarra da.
3. Zuloaga jauregia
Hirigune historikoan dagoen hiri-jauregia da. XVIII. mendekoa da jauregiaren zatirik handiena. Udal-liburutegia eta artxibo historikoa daude bertan. Monumentu historiko gisa dago katalogatuta.
4. Eguiluz jauregia
Juana Eroaren etxea izena ere badu.
5. Mugarretenea etxea
XVI. mende erdiko etxea.
6. Casadevante etxea
Barroko estilokoa da, eta XVIII. mendean eraiki zen.
7. Ramery jauregia
Arma Plaza Fundazioaren eta beste kultur-erakunde batzuen egoitza da gaur egun.
8. Etxebestenea etxe-jauregia
Apezpiku plazan kokatuta gaudela, gutxienez 10 mendez borroka eta setioak jasan dituen etxea ikusiko dugu. Denborak belztutako harrizko hormek osatzen dute hainbeste urte igaro izanaren arrastoz betetako egitura.
Fatxadaren angeluetako batean armarri beltz handia du, aurrealde brontzezkoa, eta kanpoko aldean harrizko eskailera du. Ojiba-arkuko leiho txiki eta estuak ditu, Erdi Aroko komentua bailitzan, eta deigarria da Frantziarantz begirako fatxadan leiho bakar bat ere ez izatea. Garai batean etxe hau izan zen hiriaren lehen jagolea, eta albo batean etsaien kanoiek eraitsi zuten dorrea zuenez, Bidasoaren ibarra kontrolpean zuen. Beharbada hiri harresituan dagoen etxerik zaharrenetakoa izango da.
Bertan jaio zen apezpiku ospetsu bat. Cristóbal Rojas y Sandoval izenekoa, Deniako markes Bernardo de Rojas y Sandoval eta Dominga de Alzegaren semea zen. 1.502ko uztailaren 24an sortu zen, armarriak ohore hori aldarrikatzen duela dirudien etxe zaharrean seguru asko; izan ere, su gainean dagoen pertza, zintzilik dagoen zuhaitza eta dorrea baitira Alzega familiaren ikurrak, Sevillako artzapezpiku izan zenaren amarenak hain zuzen ere. Lehenik Oviedoko apezpiku izan zen, gero Badajozekoa, jarraian Kordobakoa eta azkenik Sevillako artzapezpikua. Oviedon apezpiku zela, eta 1.552ko Trentoko Kontziliorantz bidaian, Hondarribian gelditu zen ama bisitatzera. Hiriak ohore handiz hartu zuen. 1.565ean, Kordobako apezpiku zela, Toledoko Kontzilioa zuzendu zuen. 1.571n Sevillako artzapezpiku izendatu zuten eta Cigalesen hil zen 1.580ko irailaren 22an, 78 urte zituela. Gorpua Lermako San Pedro elizan dago, eta bertan gurtzen dute fededunek.