Establezimenduetako errotulazioa euskaraz jartzen dutenentzat dirulaguntzak
Norentzat
Dirulaguntza horiek, Hondarribiko udalerrian beren establezimenduen jardueraren berri emateko errotulazioa euskaraz edo ele bietan jartzen duten merkatari, ostalari eta abarrek jaso ahal izango dituzte.
Eskaera-epea
Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitaratzen den biharamunetik hasi eta 2022ko irailaren 15ean amaituko da.
Eskatzen den dokumentazioa
- Dirulaguntza eskaera normalizatua. Eskabide honek atal hauek ditu (bete beharrekoak):
- Beste sail eta erakundeen aurrean eskatutako eta jasotako dirulaguntzei buruzko erantzukizunpeko aitorpena.
- Dirulaguntzaren onuradun izan ahal izateko egoeran egotea egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.
- Proiektu, jarduera, edo egitasmoaren sarrera eta gastuen aurrekontu zehaztua.
- Nortasunaren egiaztagiria (NAN, estatutuak, eraketa-eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria, eta abar).
- Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
- Udalak kontsulta egingo die zuzenean beste administrazioei eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko. Hala ere, eskatzailea kontsulta horren aurka agertzen bada, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituenaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
- Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
Izapideak non egin
BAZ Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |
Dokumentazioa
Dokumentuak deskargatu
Justifikatzeko dokumentuak deskargatu